50.Durangoko Azokaren laugarren egunak eman duena

Dagoeneko Durangoko Azokaren laugarren eguna ere pasa da, bihar izango da azken eguna eta datorren urtera arte itxi egingo ditu ateak. Gaurko eguna ere jendetsua izan da, baina aurrekoak baina lasaiagoa hala ere. Gaurko egunak eman duenaren laburpena duzue honakoa. Hemen beti moduan, eguneko argazkiak, playlista, aurkezpenak eta zuzenekoak ikusi ahal izango dituzue.

Hau da gaurko egunaren argazki bilduma:
50. Durangoko azoka - Laugarren eguna

Hainbat aurkezpenez gozatzeko aukera izan dugu gaurkoan ere Ahotsenean. Patxi Zubizarretak eman die hasiera aurkezpenei. “Laranaja bat zaborretan” bere liburu berriari buruz aritu da solasaldian:

Elustondo trikitilariek ere eszenatoki bera hartu dute, Ahotsenea, euren zuzenekoa eskaintzeko trikitixa zale guztiei:

Amaitzeko, hainbat musikarik parte hartu dute gaurko egitarauan, hemen duzue euren azken abestiekin egindako playlista:

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Utzi zure Iruzkina