Ana Urkiza idazlearen liburu gomendioa: John Banville-ren “La guitarra azul”

Ane UrkizaLA GUITARRA AZULMaitasuna, zeloak, traizioa eta sormena ditu John Banville-ren azken eleberriak jomuga hiru kapitulutan banatutako liburu eder honetan.

Honakoan, pintore izandako gizonezko baten istorioa dakarkigu. Bere lagun Marcus-en emaztearen maitasuna lapurtzen du. Betidanik izan da lapurra, objektu lapurtuei bizi berri bat ematea duelarik helburu. Bizitza, hala ere, ez da sortzaileak imajinatzen edo pintatzen duen bezalakoa. Berak nahi gabe, harrigarriki, aldatu egin zaio. Eta bera ere aldatu egin da, ezein eleberriko pertsonaia bat bailitzan.

Banville irakurtzerakoan, azken mendeetako pintore eta poeten artean dabilela irudituko zaio irakurleari. Emily Brontë, Wallace Stevens, Rainer Maria Rilke, John Keats edota Lord Byron-en aipuak aurkituko ditu nonahi edota John Banville-ren aurreko nobeletan agertzen diren pintoreenak…

Prosa ederra eta sargarria da Banville-rena. Pertsonaia ezberdinen istorioak lotuz doa narratzailea pintorearen baitan egiten duen barne bidaiari esker eta irakurleak nozitu gabe ezagutuko du pertsonaia nagusiaren barne mundu aberats bezain kontraesankorra.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina