Gutun zuriaren 2024ko edizioan elkartu ginen Helene Vignal, elkarrizketako protagonista, Queen kong liburua euskaratu duen Miren Agur Mebe, liburua editatu duen Antxine Mendizabal, eta hirurok. Besarkada eta irribarre artean hartu gaitu, goxo. Ordu eta erdi luzez aritu gara hizketan eta argazkia ere egin dugu elkarrekin. Nola ez, liburuak sinatzako ere eskatu diogu. (Irakurri +)
Jon Arretxek (Basauri, 1963)ametsa errealitate bihurtu du Toure detektibearen abenturak telesail Primeran eta RTVE plataformetan ikusi ahalko dugun telesail bihurtuta. Musker Amarruak sagaren hamargarren liburuaz ere mintzatu gara idazlearekin. (Irakurri +)
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)
Mikel Soto idazle eta editore ohi iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sotorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Abenduaren 7an bi europarlamentarik eta beren lantaldeak Tolosaldeko hainbat erakunde bisitatuko dituzte Euskal Herrira egiten ari diren bidaiaren geltoki gisa. (Irakurri +)