Paradisu Zinema 1. Musika Beka

Atzo, Paradisu zinema, musika beka aurkezpena.

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. (Irakurri +)

Mila Moduk “Intra” diskoa aurkeztu berri du

MILA MODU Xabier Yaniz oñatiarrak abian jarritako musika-proiektu berria da. Xabier Yaniz Hor Konpon taldeko abeslaria eta gitarra-jolea izan zen. Andoni Campos eta Oskar Arlanzon Hor Konponeko kide ohiek ere proiektuarekin bat egin dute, Malenkonia taldeko abeslari Roberto Ferreirorekin batera, eta horrela MILA MODU sortu zuten 2019an.

Akustiko formatuan estreinatu ziren “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. 2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, “Absurdoaren paradisua” izenburuarekin, beraien lehen diskoa kaleratzen zuten ELKAR zigilupean. Orain, beraien bigarren estudioko lana aurkezten dute INTRA izenpean. 10 kantuz osaturiko diskoa non gitarrak nabarmentzen diren, taldeak hain bereak dituen melodia landuekin power pop indartsu bat sortuz. INTRA mintzo da gure baitan erantzunak bilatzeari buruz, ikuspegiak zabaltzeari buruz. Hitzen bitartez biribiltzen dute disko humanistago bat, bizi ditugun garaion eraginez, zalantzarik gabe.

Ruper Ordorikak “Amour eta toujour” izeneko disko berria kaleratu du

Guria ostatuan argitaratu eta bost urtera, kantu berriekin dator Ruper Ordorika. Oraingoan Kubara jo du, eta hango soinuez eta ahairez bustita itzuli da Amour eta toujour diskoarekin.

Kubarekin urteetan izan duzun harremanaren ondorioa da disko berria. Baina noiz eta nola sortzen da disko honen ideia?
Duela hamabi urte biratxo bat egin nuen irlan barrena Matxitxa [Angel Azkarraga] neure adiskide eta manager ohiak antolatua. Kuban bizi da aspaldian, eta askotan antolatu dizkit halako emanaldiak, Habanan gehienetan, eta jo izan dut pieza bat edo beste bertako talderen batekin. Matxitxak esaten zidan: “Ruper, hemengo musikariekin grabatu behar duk!”. Nik barre egiten nion, halako urrun sentitzen nuen jotzeko modu hura! (Irakurri +)

“Kantu bat gara” disko-liburua, herri bat kantu bihurtuta

Bertsolari, abeslari eta kantuen letren idazle. Hiru arlo horietan aritzen da Jon Maia Soria. Letragintzan egindako 30 urteko ibilbide oparoaren lagin bat Kantu bat gara disko-liburuan jaso du. Uzta horretako hainbat ale aukeratu ditu paperean argitaratzeko –tartean, Negu Gorriak, Ken Zazpi, Gozategi, Anari edota Garirentzat eginiko kanta ezagunak–, eta abesti horietako batzuen bertsioak biltzen dituen diskoarekin osatu du lana. Emaitza “epopeia sentimental bat” da, Xabier Amurizak hitzaurrean dioenez. (Irakurri +)

Uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da Hendaian Guitaralde festibala

Datorren uztailaren 7,8 eta 9an ospatuko da Hendaian Guitaralde festibala eta aurten 10 urte beteko ditu jaialdiak.

Guitaralde elkarteak antolatzen du egitasmoa, Hendaiako Herriko Etxearekin batera eta egitarau oparoa osatu dute urtemuga ospatzeko.

(Irakurri +)

Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak diskoa kaleratuko dute udazkenean

Kalakan taldeak eta Euskadiko Orkestrak diskoa grabatuko dute maiatza eta ekainean, eta udazkenean, Elkar diskoetxearekin lan berria kaleratu eta zuzenean jendaurrean aurkeztuko dute Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian, hain zuzen ere.

Egun hauetan, Miramonen elkartu dira, Euskadiko Orkestraren egoitzan, Juanjo Ocónen zuzendaritzapean, Elkar estudioan egingo den grabazioaren lehen entseguak egiteko.