EKI PROIEKTUA: DBHrako ikasmaterial berritzailea

EKI PROIEKTUAIKASELKARrek EKI izeneko proiektua aurkeztu du. Proiektu berritzaile honek Euskal Curriculuma garatzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ikasmateriala biltzen du.

2008 urtean onetsi zen “Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculum oinarrizko eta komuna” obra du oinarri proiektuak. Alegia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Kristau Eskola elkarteko ikastetxeek, Sortzen-Ikasbatuaz taldekoek eta Ikastolek lankidetza zabalean burutu zuten egitasmoan oinarritu da EKI proiektua.

Proiektu berritzailean edukiak euskarri digitalean eta inprimatuan eskaintzen dira, konpetentzia digitala lantzeko aukeran arreta berezia ipiniz. EKIk ondorengo sei ikas arlo lantzen ditu: Euskara eta Literatura, Lengua Castellana y Literatura, English, Gizarte Zientziak, Matematika eta Naturaren Zientziak.

Ikasleen konpetentziak lantzeko, norabide europarrek ezarritako oinarriak baliatzen ditu. Azkenik, eta osagai guztiak uztartzeko, Integrazioaren Pedagogiari buruzko ikuspegi propioa eraiki du egitasmoak.

Euskal Curriculumetik eta curriculum ofizialen araubide legaletik abiatuz, IKASELKARrek forma eman dio EKI proiektuari , Ikastolen Elkarteak eta elkar Taldeak, irakaskuntza eta edizio munduan duten eskarmentua baliatuz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina