Epaiketa gehiagorik ez Egunkariari

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat egin dute gaur Donostiako Auzitegiaren atarian:

Epaiketarik ez

 

Epaiketarik ez 2

 Bihar  Gipuzkoako Auzitegiko 3. sekzioko epaimahaiak aztertuko du epaiketa izango den ala ez. 

Eman zure atxikimendua

 

Egunkaria

Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez. Sorrera 2003ko Madrilgo Exekutiboan eta garapena Madrilgo Auzitegi Nazionalean izanarren,  Gipuzkoako epaileei erori zaie altzora auzia. Hangoek hasitakoari hemengoek amaiera eman behar, horra hor paradoxa. Euskal gizartetik urruneko epaileek hasi, Euskal Herriko bertako gizartean txertaturiko epaileek amaiera eman behar.

Ozen esan nahi dugu: Ez zen EGUNKARIA AUZIRIK inoiz izan behar, eta auziak iraun badu ere 2010ean Madrilgo Audientzia Nazionalean egindako epaiarekin behin betiko bukatu behar zuen. Jarraitu egin du ordea, eta hemen gaude. Zergatik?

Jatorrizko eragin politikoa ikusten dugu guk. Sineste osoarekin diogu. Eragin politikoa egon zen auziaren sorreran, 2003ko otsailean, antzerako beste hainbat kasutan bezala, eta eragin politikoa dakusagu orain, 2014an fiskalak berriro akusazioari eusten dionean.

Ez zaigu iruditzen Demokraziaren eta Zuzenbidearen ondorioa denik EGUNKARIA AUZIA, botere exekutiboaren estrategiaren eragina baizik.

Kaltea jada eginda dago, eta handia gainera. Euskal jendartearen memoria kolektiboan iltzatuta iraungo du EGUNKARIAren itxiera eta auziak. Kalte pertsonal eta sozial larriak egin dira jada, eta oraindik ez dira amaitu. Audientzia Nazionalak berak absolbitu egin zituen auzipetuak, eta kalteen  aitortza ere egin zuen hein batean. Ordainik ez omen da izango, ordea. 

Justizia jada ezinezkotzat ematen dugu, dagoeneko legedi eta agintaritzarekin. Gaitz erdi beraz injustiziaren sarraskia gelditzea behintzat, aurrera ez joatea, lortuko bagenu.

Nola lortu kalteari bidea moztea? Era bakarra dago: Auzia dagoen horretan bertan behera utzita.

Auzipetuek ez dute merezi akusatuen aulkian eseri arazita gehiago zigortzerik, batzuek bigarrenez, ez eta absolbitzeko bada ere. Nahikoa da. Nahikoa pairatu dute. Ez gehiago luzapenik. Ez gehiago noraezik.

EPAIKETA GEHIAGORIK EZ EGUNKARIAri  

 

Donostian, 2014ko iraila

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

1 Comment

  1. Aski da!

Utzi zure Iruzkina