Juan Mayorga (Fito Rodriguez, itzultzailea) “Azken lerroko mutila”. Liburu aurkezpena.

Juan Mayorga (Fito Rodriguez, itzultzailea) “Azken lerroko mutila”. Liburu aurkezpena.
Pulsar para ver el mapa
Cuando:
September 18, 2013 a las 7:00 pm – 8:00 pm
2013-09-18T19:00:00+00:00
2013-09-18T20:00:00+00:00
Donde:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Espainia

2012ko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen Dans la maison filma, Juan Antonio Mayorgaren antzerki lan honetan oinarrituta dago. Nazioarteko hainbat sari
jaso dituen antzerki obra hau orain euskarara itzuli du Fito Rodriguez idazleak. Liburua aurkezteaz gain obraren zenbait pasarteren irakurketa dramatizatua eskainiko dute
Dorleta Urretabizkaia eta Asier Oruesagasti aktoreek.

Juan Antonio Mayorga (Madrid, 1965). Filosofia eta Matematikan lizentziatua, espainiako dramaturgo garaikiderik antzeztuenetakoa da. RESAD-en (Real Escuela Superior de Arte
Dramático) dramaturgia eta filosofia irakaslea da eta Memoria y pensamiento en el teatro contemporáneo seminarioaren zuzendaria CSIC-eko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas)
Filosofia Institutuan. 2011an La Loca de la Casa antzerki konpainia sortu eta 2012an berak idatzitako La lengua a pedazos antzezlana taularatu zuen. Asko dira idatzi dituen antzerki
testuak, besteak beste: Cartas de amor a Stalin, Animales nocturnos, La paz perpetua, El traductor de Blumemberg edo Azken lerroko mutila. Azken hau
François Ozonek zinemara eraman zuen, Dans la maison tituluarekin eta 2012ko Donostiako Zinemaldiren Urrezko Mazkorra jaso zuen. Asko dira baita ere jaso dituen sariak: Antzerki Sari
Nazionala (2007), Valle-Inclán Saria (2009), egile onenaren Max Saria (2006, 2008 eta 2009) eta egokitzapen onenaren Max Saria (2008 eta 2013) besteak beste.

 

Azken lerroko mutila antzezpenean elkartzen dira nire bi pasio, heziketa eta literatura. Eta Juan Mayorgarekin hitz egin dudanean ere bi gai horiek izan ditugu hizpide. Hezkuntza eta
hizkuntza. Eta itzulpena. Eta politika… antzerkirako bere testuak, hark hala baitio, politikoak direlako. Etengabe idazten eta berridazten ari delako, bertsio ezberdinak berregokitu nahian
garai honek ekarri duen esperientzien galerari aurre egiteko dioenez, publikoarekin batera bizitzaren balizko eredu eta egoera ezberdinak batzarretan birpentsatu ahal izateko. Literatura
dramatikoak, batik bat, egiletza kolektiboa behar baitu. Teatroak erro politikoak baititu. Fito Rodriguez

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario