Danele Sarriugarte “Erraiak” Liburu aurkezpena

Danele  Sarriugarte  “Erraiak”  Liburu  aurkezpena
Click to view map
Noiz:
martxoa 27, 2014 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2014-03-27T19:00:00+00:00
2014-03-27T20:00:00+00:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Álava
España

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da
idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne
bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz.

 

Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren
idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke
eleberri hau.

 

Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea. Erraiak da argitaratu duen lehenengo liburua. Aurkezpenean Garazi Arrula itzultzaileak
eta elkar argitaletxeko editoreak lagunduko dute.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina