Jokin Mitxelena “Puka, erleak eta traktorea” eta Patxi Zubizarreta “Elefante bat hegan” Prentsaurrekoa

Jokin  Mitxelena  “Puka,  erleak  eta  traktorea”  eta  Patxi  Zubizarreta  “Elefante  bat  hegan”  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
maiatza 6, 2015 @ 10:30 am – 11:00 am
2015-05-06T10:30:00+02:00
2015-05-06T11:00:00+02:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
2, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Puka, erleak eta traktoreak. Mitxelena Eritze, Jokin. Egun-pasa doa Puka bere familiarekin. Aitona-amonen baserrira doaz, ondo jan eta hobeto pasatzeko asmoarekin, baina
burugabe samarrak dira denak ere, arriskuez ohartzen ez direnak, eta Pukak, bere usaimenari esker, bataren eta bestearen atzetik ibili behar, gizaki arraio horiek deskalabrurik ez izateko.

Txakur baten ikuspegitik idatzi du Jokin Mitxelenak bere estreinaldiko liburu hau: istorio alai eta eder bat,naturaren kolorez eta usainez betea: erleak, traktoreak, belarra, intxaurrak,
txokolatea, erregaliza..Elefante bat hegan, Patxi Zubizarrete Dorronsoro, Aitziber Alonso Pikabea: Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde
Unibertsala. Berrogei egunetan izan zen euria, urak lur oso-osoa estali zuen eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuen… Hori jende guztiak daki; baina elefante bakarra salbatu zela, eta
arkan Jafet zuela adiskidea, Noeren semea, hori oso jende gutxik daki. Orduko gertakari harrigarriak ezagutu nahi badituzu, elefante bat hegan ikusi nahi baduzu, hementxe duzu aukera paregabea,
aukera zirraragarria…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina