JOLAS HEZITZAILE TAILERRA: Blue Orange eta SmartGame

JOLAS  HEZITZAILE  TAILERRA:  Blue  Orange  eta  SmartGame
Click to view map
Noiz:
iraila 19, 2015 @ 12:00 pm – 1:00 pm
2015-09-19T12:00:00+02:00
2015-09-19T13:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España

Udazken honetan elkar liburu-dendan eskura ditugun jolas hezitzaileak ezagutarazi nahi dizkizugu. Eta zein da horretarako modurik onena? Jolastuz ikastea! 

elkar aretoetan, hilean behin, jolas hezitzaileen etxe bat ezagutuko dugu haur eta gurasoei (guztiei!) zuzendutako tailerren bidez. Haurrarekin jolas dezazun nahi dugu, guztion artean goiz eder bat pasa nahi dugu. 

 

Gasteizen egingo dugun lehen tailerrean SmartGame belgiarren eta Blue Orande estatubatuarren jokoak ezagutuko ditugu. 4 eta 8 urte urte arteko haurrei zuzendutako jolasak dira: batzuk bakarkakoak, gurasoekin batera landuko ditugunak eta haurraren adimena lantzeko balio dutenak, Bunny boo, Camelot Logix eta Camelot Junior, edo Chicken Shuflee. Eta besteak berriz, taldean jolastekoak: Pengoloo memoria jokoa, Glotones ‘tres en raya” ezberdina, Atrapa al ratón erraza eta dibertigarria, Anillo al dedo azkartasun jolas berria (oso dibertigarria!) eta Mucho cucurucho zoragarria! 

 

(Tailerraren kudeaketa errazteko, etorriko diren haurren adina jakin nahiko genuke. Tailerrera etortzekoak bazarete, idatzi mesedez lmendizabal@elkar.eus helbidera eta jarri zein hiritan parte hartuko duzuen eta haurraren edo haurren adina.)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina