Marina Pintos “Orain. Konzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak” Tailer praktikoa.

Marina  Pintos  “Orain.  Konzentrazioa  lantzeko  erlaxazio  ariketak”  Tailer  praktikoa.
Click to view map
Noiz:
urria 8, 2015 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2015-10-08T18:30:00+02:00
2015-10-08T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Cristobal Balenciaga Kalea
2, 20008 Donostia, Gipuzkoa
España

Haurrek konzentrazioa eta erlaxazioa lantzeak dituen onurak sobera frogatuta daude. Euskaraz, ordea, orain arte ez da honetarako material egokirik sortu. Hutsune hau betetzen du Orain ariketa disko honek. Marina Pintos yoga eta piano irakaslea da disko honen egilea. Esperientzia zabala du ikasleei zein irakasleei konzentrazio-erlaxazio ikastaroak ematen. Berak sortutako euskarazko ariketekin osatu du disko hau eta musika zein ahotsa ere bereak dira. 

 

Marinak hezitzaileekin eta ikasleekin lan handia egin badu ere, disko hau edozein pertsonarentzat da erabilgarria, oraina konszienteki bizitzen ikasi nahi izatea eskatzen du soil-soliki (zure inguruko haurrekin erabil dezakezu). Eskola garaian oso aproposak dira saio baten hasieran lantzeko. Etxean, berriz, egunaren amaieran erabiltzea da gomendagarria. Azkeneko lau piezak instrumentalak dira, zure ahotsaz ariketak asmatu, egokitu eta zuzendu ditzazun. 

 

Diskoak eskaintzen dituen ariketak eta aukerak aurrez-aurre erakutsiko dizkigu egileak berak, elkar aretoan eskainiko duen tailer praktiko honetan. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina