Xabier eta Martin Etxeberria “Gizon gogorraren sekretua” liburu sinaketa

Xabier  eta  Martin  Etxeberria  “Gizon  gogorraren  sekretua”  liburu  sinaketa
Click to view map
Noiz:
uztaila 10, 2015 @ 4:00 pm – 7:00 pm
2015-07-10T16:00:00+02:00
2015-07-10T19:00:00+02:00
Non:
Liburu azoka. elkar erakusmahaia.
Gipuzkoa Plaza
20004 Donostia, Gipuzkoa
España

Gizon gogorraren sekretua. Xabier Etxeberria, Martin Etxeberrria. Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa,
Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak
nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea. Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik.
Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen
peskizan nahastuko da hondohondoraino. Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauterigiroko eleberri ganberroa idatzi dute
Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa
bat, biltegi zahar bat…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina