Aritz Gorrotxategiren “Amua” poesia-liburuko hainbat poema

Munduaren mekanika

Harresirik gabe dabil argia
berde minaren mugan,
txorimalo gisa zintzilik
arropen artean.
Eguzkirantz hazten da
haragia, laztan bila,
katuka ia, isil,
jolasean dabil
zure gorputzari
nabar ukitua emanez.
Egun berria dugu deika.
Asteazken gordin.
Lanera zu, lanera ni.
Itsasgorak irentsiko du
izaretan biok
utzitako hutsunea. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko liburuak ere Literaturian

Egun hauetan, Zarauzko hainbat txoko literaturan murgildurik izango dira. Literaturia jaialdia irauten duen lau egun hauetan, aurkezpen ugari izango dira Garoa liburu-dendan. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten hainbat autore ere bertan izango dira maiatzaren 26an, larunbatean. Zehazki ondorengoak:

Zu entzuteko gaude
Xabier Mendiguren
12:20

           

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
13:00

Bioklik
Asel Luzarraga
13:40

 

Genero nahasmendua
Judith Betler. Ana Isabel Morales (itzultzailea)
16:20

Emakume burugabea
Antxiñe Mendizabal
18:20

   

Aurkezpenez gain, igandean, 12:30ean, Txiliku idazlea eta urteetan Elkar argitaletxeko editorea izan denari omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere “ekarpen erraldoiagatik”.