Agenda ARRASATE

Jun
5
Tue
Gotzon Hermosilla “Gaur galtzea tokatzen da” prentsaurrekoa
Jun 5 a las 11:00 am – 12:00 pm
Gotzon Hermosilla "Gaur galtzea tokatzen da" prentsaurrekoa @ Udal Liburutegia - Sotoa

Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.

Jun
6
Wed
Joan Mari Torrealdai “Asedio al euskera” presentación
Jun 6 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Maite Asensio eta Arantxa Iraola”Alardeak, ukatutako plazara” aurkezpena
Jun 6 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Maite Asensio eta Arantxa Iraola"Alardeak, ukatutako plazara" aurkezpena @ Hondarribiako Kultur Etxean

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.

Jun
13
Wed
Pako Sudupe “Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea” prentsaurrekoa
Jun 13 a las 10:30 am – 11:30 am
Pako Sudupe "Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea" prentsaurrekoa @ Udal Liburutegia - Sotoa

Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ez du inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzon gizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte. Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ez ezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.

Jun
21
Thu
Pako Sudupe “Telesforo Monzon. Aristokrata abertzalea”
Jun 21 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Pako Sudupe "Telesforo Monzon. Aristokrata abertzalea" @ Olaso Dorrea

Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ez du inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzon gizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte. Pako Sudupek idatzitako biografiak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ez ezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du.

Jun
27
Wed
Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa y Txusma Pérez Azaceta “Rutas y restaurantes con encanto de Navarra”
Jun 27 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa y Txusma Pérez Azaceta "Rutas y restaurantes con encanto de Navarra" @ Cofradía Vasca de Gastronomía “La Gastronomica”

Definir Navarra como tierra de contrastes es un tópico que sus paisajes y su gastronomía se encargan de hacer realidad. Un territorio capaz de pasar en pocos kilómetros de la alta montaña a parajes desérticos, de abruptos barrancos a extensas llanuras, de nutritivas migas de pastor a selectas verduras riberas, de la cocina más tradicional a la más vanguardista.

Este libro ha sido creado a seis manos. El fotógrafo Ritxar Tolosa y el periodista gastronómico Josema Azpeitia se han encargado de los restaurantes. Han elegido 38 establecimientos singulares de la geografía navarra, los han visitado, han conocido sus entrañas y han degustado sus especialidades. El montañero Txusma Pérez Azaceta se ha encargado de buscar atractivas rutas para completar la jornada.

Jul
5
Thu
Arrasaten haurrentzako tailerra ‘KORBO eraikuntza tailerra’.
Jul 5 a las 6:00 pm – 7:30 pm
Arrasaten haurrentzako tailerra 'KORBO eraikuntza tailerra'. @ elkar liburu-denda Arrasate (Erdiko kalea, 14)

KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Arrasateko elkar liburu-dendan

 

Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala. 

 

4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Arrasateko elkar liburu-dendan eman behar da izena

 

Oct
1
Mon
Ramón Zallo y Txema García “Miradas en torno al Procés” – PRESENTACIÓN
Oct 1 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Ramón Zallo y Txema García "Miradas en torno al Procés" - PRESENTACIÓN @ Koldo Mitxelena, Donostia

Invitados: Joan Jose Ibarretxe (ex lehendakari)

Elixabete Garmendia (moderadora)

Nov
18
Fri
Julio Santos eta Patricia Pérez “Txano eta Oscar” (Liburu sinaketa / Firma del libro)
Nov 18 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Nov
30
Wed
Liss Evermore “Green waters” (Liburuaren sinaketa / Firma del libro)
Nov 30 a las 6:30 pm – 8:00 pm