Agenda TOLOSA

Nov
18
Fri
TOLOSAN haurrentzako tailerra: APLI tailerra.
Nov 18 a las 6:00 pm – 7:00 pm
TOLOSAN haurrentzako tailerra: APLI tailerra. @ elkar liburu-denda Tolosa

APLI etxeak papertegiko materialaz gain, eskulan zoragarriak egin ahal izateko material mordoa du bere katalogoan, baita eskulanak eginez adimena landu ahal izateko jolasak ere. Azken hauek ezagutuko ditugu tailer honetan. Gometxak erabiliz, koadro ederrak osatu ahal izango dituzte haurrek, gazteluak eraiki, animalia ezberdinak sortu…

 

Geometria, tamainak eta koloreak lantzeko tailerra izango da, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako oso egokia. 

 

TAILERRA BETE DA DAGOENEKO. 

 

Jul
6
Fri
Tolosan haurrentzako tailerra ‘KORBO eraikuntza tailerra’.
Jul 6 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Tolosan haurrentzako tailerra 'KORBO eraikuntza tailerra'. @ elkar liburu-denda. Aroztegieta z/g (Tolosa)

KORBO eraikuntza jolas berria dugu elkar liburu-dendetan eta material hezitzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko haurrentzako tailer bat antolatu dugu Tolosako elkar liburu-dendan

 

Mekanika eta irudimen espaziala lantzeko oso aproposak dira KORBO etxeko pieza borobildu kakodunak. Pieza hauek, bere osotasunean, birziklatua izan den plastikoz sortuak izan dira ingurumena zaintzeko helburuarekin. Oso material moldeagarria da, muntaiarako aukera ugari zabaltzen dizkiguna, tailer honetan ikusiko dugun bezala. 

 

4 urtetik 10 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute tailerrean. Leku faltagatik, haur gutxi hartuko dira tailerrean. Tailerra doakoa izango da, baina parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Tolosako elkar liburu-dendan eman behar da izena

 

Nov
29
Tue
Liss Evermore “Green waters” (Liburuaren sinaketa / Firma del libro)
Nov 29 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Dec
13
Tue
Urtzi Leonet “Itzalen dama eta Patxi Bakallu” (Liburuaren aurkezpena / Presentación del libro)
Dec 13 a las 6:00 pm – 8:00 pm