Agenda GASTEIZ

Oct
17
Mon
2. eko-sketch Vitoria – Gasteiz. Koaderno erakusketa.
Oct 17 a las 12:00 am – 12:00 am
2. eko-sketch Vitoria - Gasteiz. Koaderno erakusketa. @ Ignacio Aldecoa Kultur Etxea (Vitoria-Gasteiz)

Urriaren 17tik hilabete bukaera arte, 2. Eko-Sketch koaderno margo maratoien parte hartu zuten lagunen koaderno aukeratuen ERAKUSKETA ikusgai izango da Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur etxeko liburutegian. 

 

Honako pertsona hauen lanak egongo dira bertan ikusgai: 

 

Luis García de Albeniz (Helduen kategorian irabazlea) 

Olaia Cuesta (Gazteen kategorian irabazlea)

Martín de Blas Landaluze (Haurren kategorian irabazlea)

 

Amaia Suberviola (Aipamena. Sketch onena)

Alberto Escobal eta Lur Iturbide (Aipamena. Familian marrazten)

Mari Tere Guti (Aipamena. Parte hartzeari saria)

 

Koaderno aukeratuak (erakusketan ikusgai izango direnak): 

 

Amaia Torres. Gorka Salaberria. Lidia Delgado.Oier Gallastegui.Igone del Campo. Lierni Rodriguez. Anari Vero. Argia Lopez de Ipiña. Silvia Santos. Josu Jon Rodriguez. Iraia Perosanz. Maider del Campo. Maialen Álvarez. Alaitz Fernández de Retana. Ubrika Albizu. Erlantz Gallastegi. Ian Groppa. Sara Ocasar. June Saenz de Urturi. Ainara Saenz de Urturi. Leticia Uzquiano. Irati Cabo. Maialen Errasti. Nerea Martín. Paula Senerra. Alina Daniela Groppa. Julio Herrero. Pedro Daniel Alonso. Kepa Bilbao. Ana Zabaleta. Mª Ángeles Moratinos. Andrés Mateo. Martin Azpilikueta. Nagore Salaberria. Jara Pérez. Amaia Agirre. Paz Larrunbide. Rakel Arandia. Lorea Perosanz.  

 

 

 

Nov
29
Tue
Katxiporreta + AEK ‘TIPI-TAPA, KORRIKA!’ Prentsaurrekoa
Nov 29 a las 11:00 am – 12:00 pm
Katxiporreta + AEK 'TIPI-TAPA, KORRIKA!' Prentsaurrekoa @ Elkar Aretoa (San Prudencio)

Porrotx eta AEK-koak prentsaurrekoa eskainiko dute Gasteizko elkar aretoan euren iksukizun eta DVD berria TIPI-TAPA, KORRIKA! aurkezteko.

Azaroak 29an Gasteizko San Prudencio kaleko elkar aretoan.

 

Disko-liburu bikoitzaren Informazioa:

CD batek TIPI-TAPA, KORRIKA! du izena. Datorren udaberrian abiatuko den KORRIKA 20garrena izango da. Zenbaki borobila da hau, kantari eta dantzan ospatzeko modukoa. Hori da pailazoen aurtengo diskoaren eta ikuskizunaren oinarria.

Aurrerapen gisa Tipi-Tapa, korrika! kantua duzue entzungai.

https://www.youtube.com/watch?v=5o3KleRJPMU

Hitzak: Uxue Alberdi. Musika: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

 

 

 

HAIZEAREN HERRIRA

Bestalde, Manolo Urbietaren hainbat abesti, zahar eta berriak, moldatu eta grabatu dituzte pailazoek HAIZEAREN HERRIRA diskoan.

Letra eta doinu  fresko, goxo eta jostalariak. Izenburu bereko kantua da honen adibide argia.

 

https://www.youtube.com/watch?v=X9lFwsVtsIE

Hitzak eta musika: Manolo Urbieta. Musika-moldaera: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

 

 

HIRIBURUETAKO EMANALDIAK:

  • Azaroak 30 Iruña (Baluarte)
  • Abenduak 4 Donibane-Loitzun (Tenis gela)
  • Abenduak 6 Gazteiz (Buesa Arena)
  • Abenduak 29 Bilbo (Euskalduna)
  • Urtarrilak 3 Donostia (Kursaal)

 

Nov
30
Wed
Jesús Gómez Ugarte y Juan José Zurro ‘La tarjeta postal de Vitoria de 1937 a 1959’ Presentación del libro + tertulia
Nov 30 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Jesús Gómez Ugarte y Juan José Zurro 'La tarjeta postal de Vitoria de 1937 a 1959' Presentación del libro + tertulia @ Elkar aretoa ( San Prudencio kalea)

Constituye el cuarto de los 10 tomos previstos para completar el Catálogo General de la Tarjeta Postal en Álava. 

Se trata de una edición muy cuidada, tanto en su contenido como en su presentación, en la que se recogen todas las tarjetas conocidas en la actualidad, editadas en Álava o relativas a dicha provincia de entre 1937 y 1959 y se reproducen todas ellas, en muchos casos a tamaño real e incluyendo anverso y reverso. Es, por tanto, un libro que puede satisfacer tanto al coleccionista de tarjetas postales como al aficionado a la fotografía antigua de Vitoria y Álava.

Los autores, Jesús Gómez y Juan José Zurro, ambos profesionales del mundo del coleccionismo, han volcado su experiencia y sus conocimientos en este trabajo. 

Dec
15
Thu
Iban Zaldua ‘(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)’ Liburuaren aurkezpena + solasaldia
Dec 15 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Iban Zaldua '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' Liburuaren aurkezpena + solasaldia @ Elkar aretoa ( San Prudencio kalea)

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik. Nola bete kontrazal bat?

 

 

Dec
16
Fri
Go!azen ‘Ongi etorri Basakabira’ Disko sinaketa + topaketa
Dec 16 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Go!azen 'Ongi etorri Basakabira' Disko sinaketa + topaketa @ elkar Aretoa (San Prudencio)

Go!azen telesaileko hainbat protagonista izango ditugu Gasteizko elkar Aretoan. Bertan diskoak sinatzen egoteaz gain, Photocall bat egongo da eurekin argazkia atera ahal izateko.

Barbara Rivas, ‘Irati’ eta Lorea Iribar ‘Nora’ izango ditugu gurekin. 

Animatu zaitez eta ezagutu gertutik protagonistetako batzuk.

Jan
18
Wed
Gonzalo Larrozea ‘La dialéctica público-privado en la educación vasca’ aurkezpena
Jan 18 a las 6:30 pm – 7:30 pm
Gonzalo Larrozea 'La dialéctica público-privado en la educación vasca' aurkezpena @ elkar aretoa (San Prudencio)

Gonzalo Larrozea hezkuntzako inspektore izateaz gain, ‘La dialéctica público-privado en la educación vasca’ liburuaren autorea ere bada eta Gasteizko elkar aretoan (San Prudencio) izango da liburuari buruzko solasaldia. 

Jan
27
Fri
Franc Lluis Giró ‘Giro Bartali, el hombre del hierro’ aurkezpena
Jan 27 a las 6:30 pm – 7:30 pm
Franc Lluis Giró 'Giro Bartali, el hombre del hierro' aurkezpena @ elkar aretoa (San Prudencio)

‘Giro Bartali, el hombre del hierro’ liburua aurkeztuko dute Franc Lluis Giró kazetari eta liburuaren autoreak,  eta Joseba Belokik, txirrindulari profesional ohia eta liburuaren prologoaren egilea, Gasteizko elkar aretoan (San Prudencio).

Giro Bartali txirrindularitzako txirrindularirik hobenetariko bat izan zen, eta bigarren Mundu Gerrako garaian, bere txirrindua bide-lagun zuelarik, ehundaka judutarren bizia salbatu zuen. 800 bat lagunen bizia hain zuzen ere, horietatik gehiengoa haurrak zirelarik. 

 

Feb
25
Sat
The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa
Feb 25 a las 6:30 pm – 7:30 pm
The Icer Company 'Belurbe' diskoaren aurkezpena + akustikoa @ elkar aretoa (San Prudencio)

Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.

Orain, taldea disko berriarekin dator: Belurbe. Eta Otsailaren 25ean Gasteizko elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!

Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.

Jun
5
Mon
Salvador Robles Miras ‘El delantero centro se niega a jugar’ Presentación del libro
Jun 5 a las 6:30 pm – 8:30 pm
Salvador Robles Miras 'El delantero centro se niega a jugar' Presentación del libro @ Elkar Gasteiz San Prudencio Aretoa

El Metrópoli FC disputa el partido más curcial de su longeva trayectoria, ya que, de no ganar, el club descenderá a Segunda División por primera vez en su historia. Un cataclismo para el club y la capital metropolitana. Algo que no sucederá. Directivos del Metrópoli DC y el Mediterráneo Balompìé, su rival en la última jornada de la Liga, acuerdan de antemano el vencedor del partido. El delantero centro metropolitano, el goleador del equipo, Gastón Ulloa, se entera casualmente del amanño, y, tras debatir consigo mismo, decide negarse a jugar.  Una decision que le costará la vida.

 

Aparentemente, Gastón Ulloa ha sido asesinado por un atracador que ha perdido los estribos. Pero ya sabemosque el inspector Telmo Corrales y sus colaboradores no se conforman con lo que se distingue a primer avista, ellos van más alla de la apariencias, al fondo del asunto. El envés del deporte, de la naturaleza humana, quedará expuesto en el haz del escaparate conforme Corrales y su gente progresan en sus investigaciones.

 

Salvador Robles Miras presenta en Vitoria su última novela y lo hará acompañado por el periodista Paco Góngora y por la profesora Mertxe Álvarez Zubizarreta

Nov
30
Thu
Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa.
Nov 30 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Berri Txarrak 'Infrasoinuak' Lagin akustikoa eta disko sinaketa. @ elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)

INFRASOINUAK deritzo Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoari. Infrasoinuak deritzo era berean, diskoa aurkezteko aukeratu dugun lehen singleari.

Infrasoinuak ikusi gura ez ditugun alarma gorriak dira, iritsi ahala baztertzen ditugun ahaireak dira, zarata estonagarriaren azpian entzun ditzakegun doinuak.

Diskoa Bill Stevensonek eta Jason Livermorek (Black Flag, Descendents, Lemonheads) ekoitzi dute Blasting Room estudioetan  (Fort Collins, Colorado –AEB).

 

Diskoa kaleratu eta egun gutxira, lagin akustiko bat eskainiko digute elkar aretoan, eta diskoak sinatuko dituzte amaitutakoan. 

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.