Agenda BERGARA

Nov
25
Fri
BERGARAN haurrentzako tailerra.
Nov 25 a las 6:00 pm – 7:30 pm
BERGARAN haurrentzako tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Tailer berezia antolatu dugu azaroan Bergaran. Jolas hezitzaile aukera zabala dugu Bergarako elkar liburu-dendan eta erakutsi egin nahi dizkizugu. Jolas hezitzaileak dira eta jolasean aritzeko oso atseginak!  Ezagutu nahi al dituzu? Guztiok batera jolastuz arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaitugu. Animatuko al zarete? 

 

Arraultzekin dantza egingo dugu, izozki bolatxoak (erori gabe!) pilatuko ditugu, koloretako eraztunez beteko ditugu hatzak, edo zorte txarra dakarren katu beltza saihesten saiatuko gara, besteak beste. Taldean jolastezko jolas zoragarriak dira. Goiz pasa polit bat egin nahiko genuke, beraz, zure zain izango gaituzu. 

 

4 eta 10 urte artekoentzako tailerra izango da. Leku faltagatik beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Liburu-dendan bertan egin dezakezu ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. Zai gaituzue! 

Mar
10
Fri
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra.
Mar 10 a las 6:00 pm – 7:00 pm
Apli tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Apli etxeko hiru eskulan egingo ditugu tailer honetan:  

Mandalak koloreztatuko ditugu (5 urtetik gorakoentzat). 

Pegatinekin láminak osatuko ditugu (4 urtetik gorakoentzat). 

Hatz-markak erabiliz, animalia ezberdinak marrazten ikasiko dugu (4 urtetik gorakoentzat). 

 

Hiru ariketa hauekin, eskulanak eginez arratsalde eder bat pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu. 4 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra izango da. Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera haurren izena eta adina zehaztuz. 

 

Apr
1
Sat
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA.
Apr 1 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Bergaran ipuin kontalaria. Ane Gebara. HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA. @ elkar liburu-denda Bergara (Ibargari, 12)

Ane Gebara ipuin kontalari gasteiztarra izango dugu gurekin. 

 

Hiru ipuin kontatuko dizkigu. Lehenik, Kili txikia ezagutuko dugu, errege izanik boteretsua delako besteak zapaltzen dituen lehoia. Txori txiki batek, ordea, bere lekuan jarriko dugu erregea. Goazen ipuinarekin jolastuko gara ondoren eta amaitzeko, eskuekin kontatutako istoriotxoa entzun ahal izango dugu. 

 

Ipuinak aurrez-aurrez gozatzera gonbidatzen zaitugu, Ane Gebara ipuin kontalariarekin. 3 eta 8 urte arteko haurrentzako ipuinak. 

 

Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman liteke izena, ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

May
5
Fri
SEMBRA ereite tailerra. Haurrentzako tailerra.
May 5 a las 6:00 pm – 8:00 pm
SEMBRA ereite tailerra. Haurrentzako tailerra. @ elkar liburu-dendan (Bergara. Ibargarai, 12)

Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Haurrek ereite prozesuaren sekretuak ikas ditzaten, SEMBRA etxe kataluniarrari esker, tailer atsegin eta hezitzaile hau antolatu dugu.

Familiei zuzendutako tailer honetan indaba eta ekilore landare bana ereingo du haur bakoitzak. Era praktikoan ikasiko ditugu nola ereiten diren landareak, nola zaindu behar diren hazi daitezen, noiz jaso ahal izango dugun ereindakoaren fruitua, zein landare erein dezakegun urtaro bakoitzean, etab.

5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da eta leku faltagatik, aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman dezakezue izena ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

Nov
3
Fri
Botila sentsorialak. Montessori tailerra haurrentzat Bergaran.
Nov 3 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Botila sentsorialak. Montessori tailerra haurrentzat Bergaran. @ Bergarako elkar liburu-denda (Ibargarai, 7)

Haurren zentzumenak estimulatzeko ala haurrak lasaitzen laguntzeko erabili ohi diren botila sentsorialak egingo ditugu tailer honetan. Maria Montessoriren metodoari lotuta, haurren zentzumenak pizteko erabili ohi dira koloretako botila hauek. Haur bakoitzak bere botila egingo ahal izango du Bergarako elkar liburu-dendan egingo dugun tailer honetan. 

3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da.

Tailerra doakoa da, baina leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat  aretoa@elkar.eus helbidera haurraren izen abizenak eta adina zehaztuaz edo izena eman Bergarako elkar liburu-dendan bertan (Igargarai kalea, 7). E-posta bidez izena ematen dutenei erantzun egingo zaie lekurik ba ote duten konfirmatuz. 

Jun
1
Fri
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra.
Jun 1 a las 6:00 pm – 8:00 pm
Tiger Tribe. Haurrentzako eskulan tailerra. @ elkar Bergara (Ibargarai, 12)

Tiger Tribe jolas etxe australiarra ezagutuko dugu eskulan tailer honetan. Eskulanak egiteko material ezberdina du jolas etxe zoragarri honek. Tailer honetan, batez ere koloreztatu eta marraztu egingo dugu beraien materiala erabiliz.

3 urtetik gorako haurrentzako tailerra izango da. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea Bergarako elkar liburu-dendan. 

Feb
25
Thu
Ibon Martín “La hora de las gaviotas” FIRMA DE LIBROS
Feb 25 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Apr
22
Thu
Juan Izuzkiza “Borregos que ladran” FIRMA DE LIBROS
Apr 22 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Jul
15
Thu
Amaia Telleria “Haize-Lekuak” eta “Zuhara” LIBURU SINAKETA (elkar Bergara)
Jul 15 a las 6:30 pm – 8:30 pm
Aug
27
Fri
Cinzia Tuveri “Vera la soñadora” LIBURU SINAKETA
Aug 27 a las 6:30 pm – 8:00 pm