Agenda GASTEIZ
Jolas hezitzaileetan aukera oso zabala dugu elkar liburu-dendetan. Adin guztietako haurrentzat, adimen ahalmen ezberdinak lantzeko balio dutenak: oroimena, estrategia, logika, jolas
sinbolikoak… Urtetik urtera, gainera, azken nobedadeak ere gehitzen zaizkie katalogo zabal honetako jolasei.
Jolastuz ezagutu nahi dituzu jolas hezitzaile hauek? Hau da zure aukera! Zatoz 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako doako tailer honetara.
Jolas ezberdinetara jolastuko gara eta lagun berriak ezagutuko dituzu.
Sarrera librea izango da. ¡Animatu zaitez!
Urriaren 17tik hilabete bukaera arte, 2. Eko-Sketch koaderno margo maratoien parte hartu zuten lagunen koaderno aukeratuen ERAKUSKETA ikusgai izango da Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur etxeko liburutegian.
Honako pertsona hauen lanak egongo dira bertan ikusgai:
Luis García de Albeniz (Helduen kategorian irabazlea)
Olaia Cuesta (Gazteen kategorian irabazlea)
Martín de Blas Landaluze (Haurren kategorian irabazlea)
Amaia Suberviola (Aipamena. Sketch onena)
Alberto Escobal eta Lur Iturbide (Aipamena. Familian marrazten)
Mari Tere Guti (Aipamena. Parte hartzeari saria)
Koaderno aukeratuak (erakusketan ikusgai izango direnak):
Amaia Torres. Gorka Salaberria. Lidia Delgado.Oier Gallastegui.Igone del Campo. Lierni Rodriguez. Anari Vero. Argia Lopez de Ipiña. Silvia Santos. Josu Jon Rodriguez. Iraia Perosanz. Maider del Campo. Maialen Álvarez. Alaitz Fernández de Retana. Ubrika Albizu. Erlantz Gallastegi. Ian Groppa. Sara Ocasar. June Saenz de Urturi. Ainara Saenz de Urturi. Leticia Uzquiano. Irati Cabo. Maialen Errasti. Nerea Martín. Paula Senerra. Alina Daniela Groppa. Julio Herrero. Pedro Daniel Alonso. Kepa Bilbao. Ana Zabaleta. Mª Ángeles Moratinos. Andrés Mateo. Martin Azpilikueta. Nagore Salaberria. Jara Pérez. Amaia Agirre. Paz Larrunbide. Rakel Arandia. Lorea Perosanz.
Porrotx eta AEK-koak prentsaurrekoa eskainiko dute Gasteizko elkar aretoan euren iksukizun eta DVD berria TIPI-TAPA, KORRIKA! aurkezteko.
Azaroak 29an Gasteizko San Prudencio kaleko elkar aretoan.
Disko-liburu bikoitzaren Informazioa:
CD batek TIPI-TAPA, KORRIKA! du izena. Datorren udaberrian abiatuko den KORRIKA 20garrena izango da. Zenbaki borobila da hau, kantari eta dantzan ospatzeko modukoa. Hori da pailazoen aurtengo diskoaren eta ikuskizunaren oinarria.
Aurrerapen gisa Tipi-Tapa, korrika! kantua duzue entzungai.
https://www.youtube.com/watch?v=5o3KleRJPMU
Hitzak: Uxue Alberdi. Musika: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
HAIZEAREN HERRIRA
Bestalde, Manolo Urbietaren hainbat abesti, zahar eta berriak, moldatu eta grabatu dituzte pailazoek HAIZEAREN HERRIRA diskoan.
Letra eta doinu fresko, goxo eta jostalariak. Izenburu bereko kantua da honen adibide argia.
https://www.youtube.com/watch?v=X9lFwsVtsIE
Hitzak eta musika: Manolo Urbieta. Musika-moldaera: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
HIRIBURUETAKO EMANALDIAK:
- Azaroak 30 Iruña (Baluarte)
- Abenduak 4 Donibane-Loitzun (Tenis gela)
- Abenduak 6 Gazteiz (Buesa Arena)
- Abenduak 29 Bilbo (Euskalduna)
- Urtarrilak 3 Donostia (Kursaal)
- Agenda osoa: http://www.katxiporreta.eus/agenda/index.php
Constituye el cuarto de los 10 tomos previstos para completar el Catálogo General de la Tarjeta Postal en Álava.
Se trata de una edición muy cuidada, tanto en su contenido como en su presentación, en la que se recogen todas las tarjetas conocidas en la actualidad, editadas en Álava o relativas a dicha provincia de entre 1937 y 1959 y se reproducen todas ellas, en muchos casos a tamaño real e incluyendo anverso y reverso. Es, por tanto, un libro que puede satisfacer tanto al coleccionista de tarjetas postales como al aficionado a la fotografía antigua de Vitoria y Álava.
Los autores, Jesús Gómez y Juan José Zurro, ambos profesionales del mundo del coleccionismo, han volcado su experiencia y sus conocimientos en este trabajo.
Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik. Nola bete kontrazal bat?
Go!azen telesaileko hainbat protagonista izango ditugu Gasteizko elkar Aretoan. Bertan diskoak sinatzen egoteaz gain, Photocall bat egongo da eurekin argazkia atera ahal izateko.
Barbara Rivas, ‘Irati’ eta Lorea Iribar ‘Nora’ izango ditugu gurekin.
Animatu zaitez eta ezagutu gertutik protagonistetako batzuk.
‘Giro Bartali, el hombre del hierro’ liburua aurkeztuko dute Franc Lluis Giró kazetari eta liburuaren autoreak, eta Joseba Belokik, txirrindulari profesional ohia eta liburuaren prologoaren egilea, Gasteizko elkar aretoan (San Prudencio).
Giro Bartali txirrindularitzako txirrindularirik hobenetariko bat izan zen, eta bigarren Mundu Gerrako garaian, bere txirrindua bide-lagun zuelarik, ehundaka judutarren bizia salbatu zuen. 800 bat lagunen bizia hain zuzen ere, horietatik gehiengoa haurrak zirelarik.
Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.
Orain, taldea disko berriarekin dator: Belurbe. Eta Otsailaren 25ean Gasteizko elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!
Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.