Agenda

Nov
18
Fri
Hibakusha ‘Oihu isilak’ Prentsaurrekoa.
Nov 18 a las 11:00 am – 12:00 pm
Hibakusha 'Oihu isilak' Prentsaurrekoa. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Hibakusha’ taldea Iruñerriko ‘Tears from Hiroshima’ eta ‘Kerasy’ taldeak desegin eta gero sortzen den proiektu berria da. Boskotea denbora luze darama musikan, Iruñerriko metalzaleen artean aski ezagunak  diren ‘Down of the Maya’, ‘Kea’, ‘Shinigami’ edo ‘Ubi Sunt’ taldeetan ere parte hartu bait dute.

 

Lehenego diska ‘La Atlántida’ estudioetan grabatu dute 2013. urtean zehar, Bartzelonan. Nahasketa lanetan Mario Patiño eta ekoizpen lanetan Edgar Beltri-ren laguntza izan dute (‘The Eyes’). Masterizazio lana, berriz, Erik Monsonís-en eskuetan utzi dute (estatu mailako metal munduan ezaguna den profesionala).

 

2014. urteko otsailean kaleratuko dute Abuztuak 6 diska. Izenburuak Hiroshimako genozidioa gogora ekartzen du, bai eta taldearen izenak ere; ‘Hibakusha’ hitza handik bizirik irten ziren pertsonak izendatzeko erabiltzen bait dute Japonian.

 

Musika estilo aldetik metal joera-berria jorratzen dute. Ahotsaren melodia landuak eta kitarra zorrotzak dira boskote honen ezaugarri nagusiena, ‘Paramore’ edo ‘Lost prophets’ taldeen antzera.

 

2013. urte-bukaeran Nafarroako Zona Arte Joven lehiaketa irabazten dute (Encuentros de Navarra ohia), haien aurkezpen-bira hasi baino lehen. Esan beharra dago lehiketa honetako 30 urteko historian zehar, irabazten duen lehenengo talde euskalduna dela Hibakusha. Honi esker, 2014. urtean EH-tik zehar hainbat kontzertu eskeintzen dituzte (Laudio, Erronkari, Burlata. Durango, Markina, Atarrabia, Gasteiz, Donosti, Iruñea, Zaldibar, Burgui, Aretxabaleta,  Antzuola…)

 

2015.urtean, Oholtza gainean bakerik ez lehiaketa irabazten dutenez, zuzeneko bideoa grabatzeko eta Gazte Danbadan jotzeko aukera daukate.

 

2016. urtean eta GOR diskaetxearen eskutik, OIHU ISILAK, bigarren diska kaleratzen dute, hamar kantu berriz osaturiko diska heldua bezain gogorra, bai soinu aldetik eta bai letren aldetik ere.

TOLOSAN haurrentzako tailerra: APLI tailerra.
Nov 18 a las 6:00 pm – 7:00 pm
TOLOSAN haurrentzako tailerra: APLI tailerra. @ elkar liburu-denda Tolosa

APLI etxeak papertegiko materialaz gain, eskulan zoragarriak egin ahal izateko material mordoa du bere katalogoan, baita eskulanak eginez adimena landu ahal izateko jolasak ere. Azken hauek ezagutuko ditugu tailer honetan. Gometxak erabiliz, koadro ederrak osatu ahal izango dituzte haurrek, gazteluak eraiki, animalia ezberdinak sortu…

 

Geometria, tamainak eta koloreak lantzeko tailerra izango da, 3 eta 8 urte arteko haurrentzako oso egokia. 

 

TAILERRA BETE DA DAGOENEKO. 

 

Miren Gorrotxategi ’33 ezkil’ Liburu aurkezpena.
Nov 18 a las 7:00 pm – 8:00 pm
Miren Gorrotxategi '33 ezkil' Liburu aurkezpena. @ elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)

Agustin Zubikarai saria jaso ondoren idatzi du Miren Gorrotxategi azpeitiarrak 33 ezkil eleberri hau. 

 

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa.

 

Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.

 

Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek topatuko dituzu Agustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

 

Laxaro Azkunerekin batera aurkeztuko du, Donostiako elkar aretoan. 

 

Nov
19
Sat
Nov 19 a las 12:00 pm – 1:00 pm
Nov
21
Mon
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA.
Nov 21 a las 12:00 am – 12:00 am
Medicusmundi Bizkaia. 50. urteurrena ospatzeko ERAKUSKETA. @ elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)

Medicusmundi bizkaiaren 50. urteurrena dela eta, Bilboko Licenciado Poza kaleko elkar liburu-dendan bi erakusketa aurrera eramango dira, bat Kongoko Errepublika Demokratikoari buruz azaroaren 7tik 20ra arte, eta bestea Guatemalari buruz, azaroaren 21etik abenduaren 4ra arte. Bertan, Bilboko GGKEk herrialde hauetako kolektibo kaltetuenen alde egin duten borrokaren testigantza grafikoa ikusteko aukera izango da. 

 

Gainera, erakusketa martxan den bitartean, Bizkaiko elkar liburu-dendetan elkarrek medicusmundiko orri-markatzaile bat oparituko du liburu baten erosketa bakoitzarekin.

 

Azkenik, gogoratu azaroaren 18an medicusmundi bizkaiak 50. urteurreneko ekitaldia egingo du Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

 

RDCko argazkiak Chelu Angoitiak egin ditu eta Guatemalakoak, berriz, Haizea Pastorrek. Argazki zoragarri bezain kontzientzia hartzaile haiekin disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Carlos Bassas ‘Mal trago’ Rueda de prensa.
Nov 21 a las 10:30 am – 12:00 pm
Carlos Bassas 'Mal trago' Rueda de prensa. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Rueda de prensa para presentar la novela negra Mal trago, del escritor catalán, residente en Pamplona, Carlos Bassas

John Anduezaren ‘Lepoan hartu’ eta Jokin de Pedroren ‘Elurpean’ Prentsaurrekoa
Nov 21 a las 11:30 am – 12:00 pm
John Anduezaren 'Lepoan hartu' eta Jokin de Pedroren 'Elurpean' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Lepoan hartu – John Andueza: Donostiako Bilintx institutuko neska-mutilen abentura berri bat jasotzen du eleberri honek. Laugarren DBHko mutilek beste hizpiderik ez dute ikasturtea hasi denetik: futbola. Eurak ere nahi izango dute beste institutu batzuen aurka lehiatu, baina ez daukate talderik. Azkenean, nola edo hala, lortuko dute Zakili-Txut taldea osatzea. Baina ez dute fundamenturik egingo taldean neskak onartu eta euren bizitzan rock and roll pixka bat jarri arte.

Elurpean -Jokin De Pedro:Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea,  atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.

Carlos Bassas ‘Mal trago’ Presentación del libro + tertulia.
Nov 21 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Carlos Bassas 'Mal trago' Presentación del libro + tertulia. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Ofidia se prepara para la llegada de la primavera. Algunas tormentas descargan tranquilas sobre las calles, los tejados y sus habitantes. Hasta que el derribo de la finca de los Díaz de Ubago, una familia de postín venida a menos, saca a la luz el cadáver de un niño. A partir de ese momento, al inspector Herodoto Corominas no le quedará más remedio que aguantar como pueda el chaparrón dividiéndose entre la investigación del caso, la del cierre del bar de su viejo compañero Vázquez y sus problemas familiares. Poco a poco, Corominas aprenderá que, tal como sentenció la desdichada Medea hace varios siglos, no hay de los humanos nadie que feliz sea; uno puede tener más suerte que los otros si le afluyen los éxitos, pero eso no es la dicha’. Porque la vida no es más que eso, un maldito mal trago.`

 

Carlos Bassas, escritor catalán que residen en Pamplona, nos hablará de la novela negra que acaba de publicar, Mal trago. Lo hará acompañado del también escritor Carlos Erice

Nov
23
Wed
Iban Zaldua ‘(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)’ Prentsaurrekoa
Nov 23 a las 11:00 am – 11:30 am
Iban Zaldua '(Euskal) Literaturaren alde (eta kontra)' Prentsaurrekoa @ Donostiako elkar aretoa

Iban Zalduak bere begirada kritikoa eta luma zorrotza lanean jarri ditu literaturari oro har eta euskal literaturari erreparatzeko, bere alde on eta txarrak nabarmenduz; ironikoa da Zalduaren begirada, baina bere ziriak ez dira inoiz debaldekoak, arrazoituak eta dokumentatuak baizik.

Nov
24
Thu
Ali Salem Iselmu ‘Beduino bat Karibe aldean’ Liburu aurkezpena.
Nov 24 a las 6:30 pm – 8:00 pm
Ali Salem Iselmu 'Beduino bat Karibe aldean' Liburu aurkezpena. @ elkar aretoa Iruñea (Comedias, 14)

Ali Salem Iselmu sahararrak badu zer kontatu bere bizitzaz ari denean: Sahara kolonialean sortu zen eta han bizi izan zuen bere haurtzaroa. Handik, Kubara egin zuen bidaia, ikasle joan zen Karibera. Espainiako desherrira handik eta, ondoren, Euskal Herriara etorri zen. 

 

Bizitza bizia, gertakari eta bizipenez betea izan du, eta Beduino bat Karibe aldean lanean bildu ditu bere pasadizoak eta gogoetak, poesia formatuan. 

 

Lan honek, Saharaz, desherriaz, etorkinez eta baita Euskal Herriaz ere hitz egiteko aukera ematen digunez, horixe egin nahiko genuke aurkezpen-solasaldi honetan. Horretarako, elkar aretoan izango ditugu Ali Salem idazlea eta Xabier Monasterio idazlea.