3D ilustrazio tailerra. elkar Ipuin eta Ilustrazio Lehiaketa. Haurrentzako tailerra.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España
9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketarekin bat egingo dugu tailer honetan. Haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen lehiaketa honen ariketa egingo dugu, begiralearen laguntzaz. Ana Jakak idatzitako ‘Haur bat espazioan‘ ipuina irakurriko dugu lehenik eta ondoren, 3D ilustrazio bat egin beharko du haur bakoitzak, ipuinean oinarritua eta lehiaketara aurkeztuko duguna. Ilustrazioa egiteko materiala guk jarriko dugu.
2 eta 10 urte arteko haurrentzako tailerra. Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera haurren izena eta adina zehaztuz eta baita HIRIA ere.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Maider “Zuei” diskoaren Prentsaurrekoa
- Big Van Científicos sobre ruedas. ‘Cómo explicar física cuántica con un gato zombi’ Charla. →