aPunt. Haurrentzako tailerra.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España
aPuntBarcelona eskuz egindako jolasak eta eskulanak lantzen dituen jolas etxe kataluniarra da.
Diseinuari, kalitateari, originaltasunari eta haurren garapenarekiko errespetuari lehentasuna ematen diete. Pieza bakarrak sortzen dituzte, diseinudunak, dibertigarriak eta kolorez beteak, haurren ikasteko grina piztu eta irudimena eta jolas librea bultzatzea helburu dutenak. Betiko tekniketan oinarrituak, gainera: haria eta eskuak.
Jolas etxe txiki bezain eder honen eskulanetako batzuk ezagutuko ditugu tailer honetan: josten ikasteko eskulanak egingo ditugu eta mugikari bat ere egingo dugu.
4 eta 12 urte arteko haurrei dago zuzenduta tailerra. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Gabriel Aresti ‘Mailu batekin: biola batekin’ Liburu aurkezpena.
- Dr. Joseba Agirreazkuenaga ‘De los vascos sin historia a los vascos con historia’ Tertulia. →