Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa.

Berri  Txarrak  ‘Infrasoinuak’  Lagin  akustikoa  eta  disko  sinaketa.
Noiz:
azaroa 29, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-11-29T18:30:00+01:00
2017-11-29T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Baiona (Arsenal plaza)
Place de l'Arsenal
64100 Bayonne
Francia

INFRASOINUAK deritzo Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoari. Infrasoinuak deritzo era berean, diskoa aurkezteko aukeratu dugun lehen singleari.

Infrasoinuak ikusi gura ez ditugun alarma gorriak dira, iritsi ahala baztertzen ditugun ahaireak dira, zarata estonagarriaren azpian entzun ditzakegun doinuak.

Diskoa Bill Stevensonek eta Jason Livermorek (Black Flag, Descendents, Lemonheads) ekoitzi dute Blasting Room estudioetan  (Fort Collins, Colorado –AEB).

 

Diskoa kaleratu eta egun gutxira, lagin akustiko bat eskainiko digute elkar aretoan, eta diskoak sinatuko dituzte amaitutakoan. 

Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin