Botila sentsorialak. Montessori tailerra haurrentzat Bergaran.

Botila  sentsorialak.  Montessori  tailerra  haurrentzat  Bergaran.
Click to view map
Noiz:
azaroa 3, 2017 @ 6:00 pm – 8:00 pm
2017-11-03T18:00:00+01:00
2017-11-03T20:00:00+01:00
Non:
Bergarako elkar liburu-denda (Ibargarai, 7)
Ibargarai Hiribidea
7, 20570 Bergara, Gipuzkoa
Espainia

Haurren zentzumenak estimulatzeko ala haurrak lasaitzen laguntzeko erabili ohi diren botila sentsorialak egingo ditugu tailer honetan. Maria Montessoriren metodoari lotuta, haurren zentzumenak pizteko erabili ohi dira koloretako botila hauek. Haur bakoitzak bere botila egingo ahal izango du Bergarako elkar liburu-dendan egingo dugun tailer honetan. 

3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da.

Tailerra doakoa da, baina leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat  aretoa@elkar.eus helbidera haurraren izen abizenak eta adina zehaztuaz edo izena eman Bergarako elkar liburu-dendan bertan (Igargarai kalea, 7). E-posta bidez izena ematen dutenei erantzun egingo zaie lekurik ba ote duten konfirmatuz. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina