DONOSTI SKETCH 2 – Koaderno margo maratoia. OLATU TALKA.

DONOSTI  SKETCH  2  –  Koaderno  margo  maratoia.  OLATU  TALKA.
Click to view map
Noiz:
maiatza 27, 2018 @ 10:30 am – 6:30 pm
2018-05-27T10:30:00+02:00
2018-05-27T18:30:00+02:00
Non:
SAN TELMO MUSEOA
De Zuloaga Plaza
1, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Izen-ematea:

Parte hartzeko www.olatutalka.eus  webgunean izena eman beharko da, maiatzaren 20a baino lehen. Tokia mugatua da; beraz, arin ibili! Izen-emate ordena errespetatuko da plazak banatzerako orduan, eta parte-hartzaile bakoitzari baieztatuko zaio lekurik duen edo ez.

Donostia Sketch maratoia:

Maiatzaren 27an, igandean, 10:00ak eta 12:00ak bitartean Donostiako San Telmo Museora etorri beharko duzu. Tarte horretan azaltzen ez direnek parte hartzeko aukera ez dute ziurtatuta izango. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da:

–          Talens sketch koaderno bat.

–          Sakura errotuladorea bat.

–          Margotu beharreko lekuen mapa.

–          Zuloaga plazan bertan jarriko diren Food Truck-etan erabiltzeko bazkari txartela.

18:00ak arte izango dute parte-hartzaileek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen  utzi beharko dute koadernoa San Telmo Museoan.  

ADI!! 13:00etan Zuloaga plazako eskaileretan egon beharko dute parte-hartzaileek, talde-argazki bat ateratzeko eta koadernoei ZIGILUA jartzeko!

Derrigorrezkoa izango da marrazkiak antolakuntzak emandako zigiludun koadernoan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke eta Sakura errotuladorea erabiltzea ez da ezinbestekoa.

Mapa eta eguneko lana:

Mapan adierazitako bost  lekuen artetik, gutxienez, hiru hautatu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta bertatik marrazkiak egin beharko dituzte.  Horiez gain, Donostia eta Olatu Talkarekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake koaderno berean.  

(Sartu mapa hemen) Lekuen euskarazko izenak:

–          Zuloaga plaza.

–          San Telmo Museoko klaustroa.

–          Kursaala (Paseo berritik).

–          Baluartea edo bertako ikuspegiak.

–          Abuztuaren 31 kalea.

 

 

Adina:

5 urtetik gorako edonork, haur zein helduk, parte hartu ahal izango du marrazketa maratoi honetan.

Lanak eta eskubideak:

Parte-hartzaileek marraztutako Talens libretako irudien eskubideak Olatu Talka eta elkar-enakizango dira. Irudi horiek sustapenerako edo erakusketa bat antolatzeko erabili ahal izango dira.

Hala ere, irailean, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-dendaren batean jasota.

Maratoian parte-hartzeak arau guztien onarpena dakar.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina