Donostiako merkataritza. Erosketak etxera eramareko zerbitzu berria. Prentsaurrekoa.

Click to view map
Noiz:
martxoa 3, 2017 @ 11:00 am – 12:00 pm
2017-03-03T11:00:00+01:00
2017-03-03T12:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Martxoaren 7tik apirilaren 22ra, erosoagoa izango da erosketak egitea Donostian, salgaiak bezeroaren etxera eramango dituen zerbitzu berri bat eskainiko baita.

Gure hirian berria den ekimen hau Mugikortasun Sailaren, Txita bizikleta-enpresaren eta Donostia Shops merkataritza-plataformaren arteko elkarlanaren emaitza da eta Cycle Logistics Ahead Europako proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuak helburu du zama-bizikletak gehiago erabiltzea hirietan salgaiak garraiatzeko, zero isurpenen hiriko logistika garatzen laguntzen duten esparru-baldintzak konfiguratu eta sustatzea eta erabiltzaileak eta merkatariak kontzientziatzea.

Erosketak bizikletaz etxera eramateko zerbitzu hau zazpi astez emango da proba pilotu moduan. Denbora horretan, erabiltzaileek ez dute ezertxo ere ordaindu beharko. Auzo hauetan egingo da: Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Amara. Hau da, zerbitzua 20001etik 20007 posta kodera eta  20010etik 20011 posta kodera kokatutako denda eta bezeroen etxebizitzei baino ez zaie eskainiko.

Auzo horietan kokatutako 30 establezimendu baino gehiago atxiki zaizkio proiektuari. Dena dela, probaldia dirauen bitartean, denda gehiagok eman dezakete izena, interesa izanez gero. Horretarako, nahikoa da Donostia Shops merkataritza-plataformarekin harremanetan jartzea.

Funtzionamendua erraza da: erosketak eginda, bezeroak, eskaintzen zaion ordutegiaren barruan, aukeratzen du berari komeni zaion ordu-tartea . Dendak dei bat egiten dio edo whatsapp bat bidaltzen dio Txita enpresari, paketea bildu eta bezeroaren etxera eramateko, hark hautatutako ordu-tartearen barruan. 

Loradendak, farmaziak, jostailu-dendak, liburu-dendak, belar-dendak, moda eta opari-dendak, optikak, surf-dendak, kate bereko denden arteko banaketak…, horiek dira zerbitzu berri honi atxikitako establezimenduetako batzuk. Zerbitzuak aukera ematen du erosketak erosotasunez egiteko, pisurik eraman gabe, erositakoa garraiatu behar izan gabe. Dendak, gainera, bezeroari balio erantsi bat eskaintzeaz gai, ingurumena errespetatu eta mantentzeko ekintzei lotzen zaizkie eta, horrela, ingurumen-sostengagarritasunaz arduratzen direla eta Donostiako sostegagarritasun-agendarako egokiak diren ekimenekin bat egiten dutela erakusten dute.

Parte hartu nahi duten nahiz informazio gehiago behar duten dendek web orri honetan egin dezakete eskaera: www.sansebastianshops.com. Edo, bestela, mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: info@sansebastianshops.com.

Prentsaurrekoa martxoaren 3an izango da, 11:00etan, Elkar liburu-dendan (Fermin Calbeton kalea 21). Bertan, honakoak izango dira:

Ernesto Gasco, Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia ;  Pilar Arana, Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzia;  Lourdes Lázaro, Donostia Shops-eko kudeatzailea eta Andoni Arantzegi, ELKARren ordezkaria. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina