Ekaitz Goienetxea ‘Zaldi mamarroa’ Ibilaldi gidatua egilearekin.

Ekaitz  Goienetxea  ‘Zaldi  mamarroa’  Ibilaldi  gidatua  egilearekin.
Click to view map
Noiz:
martxoa 29, 2018 @ 8:00 pm – 9:00 pm
2018-03-29T20:00:00+02:00
2018-03-29T21:00:00+02:00
Non:
Udal liburutegia Bermeo
Arana Goiri Tar Sabinen Enparantza Plaza
48370 Bermeo, Bizkaia
Espainia

Ekaitz Goienetxeak ‘Zaldi mamarroa‘ liburuan oinarritutako ibilaldi gidatua eskainiko du, Bermeon zehar. Udal Liburutegian hasi eta Talako Kantinan amaituko da. 

 

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera. Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina