‘Filosofiaren defentsak’ Liburu aurkezpena + solasaldia.

‘Filosofiaren  defentsak’  Liburu  aurkezpena  +  solasaldia.
Click to view map
Noiz:
ekaina 22, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-06-22T18:30:00+02:00
2017-06-22T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Filosofiaren defentsarako liburu hau, testu laburrez osatua, pentsamenduaren aldeko testuinguru aldarrikatzaile baten baitan kokatzen da: ikasketa plan berrien murrizpenek Filosofiaren Historiari egindako murrizpenen erantzun bezala. Ez da gutxiagorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan utzi dute ikasgai hau. Batxilergo guztientzat derrigorrezko izatetik, hautazko izatera pasatu da eta batxilergoko modalitate batzuentzat bakarrik. Liburu honetan ageri diren testuak jakintzaren hainbat arlotatik eta arlo horietako ordezkari kualifikatuek idatziak dira.

 

Liburua aurkezteko solasaldi honetan gurekin izango ditugu: 

Joxe Arregi teologoa, mistikatik filosofiaren defentsa egingo duena. Agustin Arrieta idazlea eta filosofiako irakaslea ehu-n. Filosofiatik egiten du bere defentsa. Oihana Ameskua filosofiako irakaslea Olabide ikastolan. Irakaskuntzatik egiten du defentsa. Xabier Galardi teologo. Filosofoa eta erlijioen antropologiatik egingo du bere defentsa. Iñigo Martinez liburuaren koordinatzailea eta filosofiako irakaslea Lauro ikastolan. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina