Gabriel Aresti ‘Mailu batekin: biola batekin’ Liburu aurkezpena.

Gabriel  Aresti  ‘Mailu  batekin:  biola  batekin’  Liburu  aurkezpena.
Click to view map
Noiz:
otsaila 9, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-02-09T18:30:00+01:00
2017-02-09T20:00:00+01:00
Non:
elkar liburu-denda (Iparragirre 26. Bilbo)
Iparraguirre Kalea
26, 48009 Bilbo, Bizkaia
España

Mailu batekin: biola batekin liburua 1962an Euskaltzaindiak eratzen duen Lizardi Sarira Gabriel Arestik aurkezten duen poema liburua da. Orain arte, den horretan ezezaguna. Dena dela, liburua denborarekin  Euskal Harria bilduma bihurtu zen.

Izkribua, berez, 31 poemez osaturik dago, eta berezitasuna poetak eman dion egituran dago. Poemak argitaratuak izan arren, liburuak, bere horretan, Gabriel Arestiren poema liburuek  izan duten historia bihurrien berri eman du. Harria Sinboloaren lehen agerpena da, eta ezezaguna izan den neurrian Arestiren poesiaren historia ezagutzeko behar-beharrezkoa.

Nola Mailu batekin: biola batekin liburuak ez zuen saririk jaso eta 1965ean Bilboko poetak berriz aurkeztu zuen bere burua lehiaketa hartara, eta liburu hura egituraz aldatuz, poemen ordena desberdina ageriz, baina lehen bertsio haren kopiak erabiliz. Eta orduan bai, orduan irabazi zuen Saria.

Gainera Gabriel Arestiren bizitza ezagutzeko oso aproposak diren bederatzi gutun eman dira plazara, gainera, argitalpen honetan. 

 

Jon Kortazar idazleak egingo du liburu honen aurkezpena. Alboan izango ditu Naiel Ibarrola musikaria, zuzeneko doinuak eskainiko dituena, eta Leire López del Pueyo, Arestiren poemetako batzuk errezitatuko dituena. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina