Joaquin Llorens ‘Crímenes de lesa majestad’ Liburu aurkezpena + Solasaldia

Joaquin  Llorens  ‘Crímenes  de  lesa  majestad’  Liburu  aurkezpena  +  Solasaldia
Noiz:
ekaina 22, 2017 @ 6:30 pm – 8:30 pm
2017-06-22T18:30:00+02:00
2017-06-22T20:30:00+02:00
Non:
Elkar aretoa Bilbo Licenciado Poza
Poza Lizentziatuaren Kalea
Bilbo, Bizkaia
España

Joaquin Llorensek bere azken liburua aurkeztuko du, ‘Crímenes de lesa majestad’ lana. 

Zer gertatuko litzateke Mallorcako erreinua Aragoikoarekin bateratzea legez kanpokoa izan balitz? Kasu horretan, Mallorca ez litzateke Espainiaren parte izango. Non egongo litzateke egun? 

Palman dagoen Almudainako Gaztelura errege emerituak egindako bisitan, Beatriz Segura ikertzaile iaioak pergamino zahar bat aurkituko du kasualitatez. Hark, Malloscako erreinuaren patua aldatu ahal izango lukeen dokumentu bati egiten dio erreferentzia. 

Beatrizek historiako katedradun bati testua itzultzeko eskatzen dionean, honek dokumentuaren autorearen ondorengo batekin jartzen du harrematen neska, eta honek Beatriz kontratatzen du Mallorca aldatzeko boterea duen dokumentu hori aurkitu dezan, bere familiaren izen txarra garbitu dezan, traidoretzat hartu baitituzte mendeetan zehar. Jaime I-aren, frantziarren eta Aita Santuaren arteko istilu ahaztuak pizten hasiko dira ikerketak aurrera egiten duen aldi berean eta Beatriz, Jaime IIak, Mallorcako erregeak, dokumentu galdu hura zergatik sinatu ote zuen ulertzen saiatuko da ikertzen jarraitzen duen einean. 

Hala ere, zazpi mende lehenago gertatu zen bezala, pergaminoaren bilaketa martxan hastearekin batera, pergaminoarekin lotura duten pertsona bat baino gehiago hilik agertzen dira. Beatrizek, beraz, pergaminoa aurkitzeko bidaitu eta ikertzera behartua ikusiko du bere burua, gertatzen ari dena argitu ahal izateko.  

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin