Jon Ariza De Miguel ‘Haizeari begira’ Topaketa + Sinaketa.

Jon  Ariza  De  Miguel  ‘Haizeari  begira’  Topaketa  +  Sinaketa.
Click to view map
Noiz:
azaroa 24, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-11-24T18:30:00+01:00
2017-11-24T20:00:00+01:00
Non:
elkar liburu-denda Bilbo (Iparragirre 26)
Iparraguirre Kalea
26, 48009 Bilbo, Bizkaia
Espainia

Jon Ariza De Miguel idazlea gurekin izango dugu Iparragirre kaleko elkar liburu-dendan, bere azken eleberria sinatzen eta irakurleekin solasean. 

 

Haizeari begira. 

Nire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala. Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik. Berriro ere desagertu, eta laster agertu zen, eskuan zeozer zeukala. Ahora eramaten zuen moduagatik igarri nuen katilu bat zela. Agian nire moduan tea edaten ari zen?    

 

Jon Ariza De Miguel (Portugalete, 1979). Portugaleten jaio, Bilbon hazi, han eta hemen hezi, eta Herbehereetan bizi da gaur egun. Ingeniari-ikasketak egina. Ohe hotzak izan zen bere lehen eleberria, 2016an kaleratua.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina