Joxe Azurmendi “Hizkuntza, Nazioa, Estatua” Solasaldia

Joxe  Azurmendi  “Hizkuntza,  Nazioa,  Estatua”  Solasaldia
Click to view map
Noiz:
martxoa 1, 2017 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2017-03-01T19:00:00+01:00
2017-03-01T20:00:00+01:00
Non:
Martin Ugalde Foroa
Gudarien Hiribidea
20140 Andoain, Gipuzkoa
España

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira? Hizkuntza, Nazioa, Estatua kontzeptuei eta haien arteko harremanei buruz hausnarrean jarri da Joxe Azurmendi, ez erudiziozko saio akademiko bat egiteko, baizik eta gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzeko; ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina