Joxe Manuel Odriozola ‘Nora goaz euskalduntasun honekin?’ Prentsaurrekoa.

Joxe  Manuel  Odriozola  ‘Nora  goaz  euskalduntasun  honekin?’  Prentsaurrekoa.
Click to view map
Noiz:
azaroa 17, 2017 @ 11:00 am – 12:00 pm
2017-11-17T11:00:00+01:00
2017-11-17T12:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Euskal Herriaren zati batek euskaldun iraun du gaur arte, bere hizkuntzari atxikia; hala ere, oinarri etnokulturala duen euskalduntasun horrek ba al du etorkizunik egungo munduan eta datozen urteetan?  

Bi identitate eredu kontrajartzen ditu egileak: etnikoa eta nazionala, batetik bestera igaro beharra azpimarratzeko, bigarrena delakoan, ez bakarrik herriaren duintasuna aintzat hartu, baita haren geroa ziurtatuko lukeen bakarra ere.  

Hizkuntza, kultura, identitatea, nazioa, elebitasuna eta kultura-bitasuna, diglosia, ideologia, hegemonia, folklorizazioa… hainbat kontzeptu jorratzen ditu Odriozolak, hango eta hemengo autoreen aipuetan oinarrituta, zorroztasun intelektuala eta herrien aldeko jarrera militantea uztartuz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina