Judith Butler “Genero nahasmendua feminismoa eta identitatearen subertsioa” PRENTSAURREKOA

Judith  Butler  “Genero  nahasmendua  feminismoa  eta  identitatearen  subertsioa”  PRENTSAURREKOA
Click to view map
Noiz:
maiatza 8, 2018 @ 11:00 am – 12:00 pm
2018-05-08T11:00:00+02:00
2018-05-08T12:00:00+02:00
Non:
Udal liburutegia
San Jeronimo Kalea
20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen “zer da gizon bat, zer emakume bat” geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina