Junkal Lertxundi eta Ainhoa Aranburu ‘Itsas kulunka’ Liburu aurkezpena eta zuzeneko musika emanaldia.

Junkal  Lertxundi  eta  Ainhoa  Aranburu  ‘Itsas  kulunka’  Liburu  aurkezpena  eta  zuzeneko  musika  emanaldia.
Noiz:
otsaila 22, 2019 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2019-02-22T18:30:00+01:00
2019-02-22T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton 21
Donostia

Aitona Patxik itsasoa ikaragarri maite zuen. Arrantzalea zen. Arrantzale izatea ez da lanbide bat, ez pentsa! Arrantzale izatea taupada bat da… Zure bihotzak taupa-taupa egiten duenean bezala, eta bizirik zaudela dakizu…

Kontxako badian gertazen den istorio xume, bezain hunkigarria da hau.  Aitona Patxi, haren bilobak, Klara eta Itsasoa bidelagun dituztela, gaztetxoek, arrantzaleek itsasoarekin  duten harreman konplexua ezagutuko dute. Itsasoa arrantzaleentzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko modu bat delako. Itsasoaren urdinak  txuri-beltzeko ilustrazioak betetzen ditu, albumaren orriek uraren zipristina  eta kresalaren usaina sentiaraztea lortzeraino.

 

Liburuaz hitz egiteko gurekin izango ditugu Ainhoa Aranburu Urruzola ilustratzailea, Junkal Lertxundi Panadero idazlea, Idoia Oteiza Martin piano jolea eta liburuko kantak sortu dituena eta Itziar Etxegai Lizaso, biolin jolea. Idoia Oteiza eta Itziar Etxegaraik liburuko abestietako batzuk zuzenean joko dituzte elkar aretoko saio honetan. 

Haur eta helduei zuzendutako saio honetara sarrera librea izango da. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin