Maite Asensio eta Arantxa Iraola ‘Alardeak, ukatutako plazara’ Prentsaurrekoa.

Maite  Asensio  eta  Arantxa  Iraola  ‘Alardeak,  ukatutako  plazara’  Prentsaurrekoa.
Click to view map
Noiz:
maiatza 17, 2018 @ 11:00 am – 11:30 am
2018-05-17T11:00:00+02:00
2018-05-17T11:30:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina