SEMBRA ereite tailerra. Haurrentzako tailerra.

SEMBRA  ereite  tailerra.  Haurrentzako  tailerra.
Click to view map
Noiz:
maiatza 5, 2017 @ 6:00 pm – 8:00 pm
2017-05-05T18:00:00+02:00
2017-05-05T20:00:00+02:00
Non:
elkar liburu-dendan (Bergara. Ibargarai, 12)
Ibargarai Hiribidea
12, 20570 Bergara, Gipuzkoa
España

Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Haurrek ereite prozesuaren sekretuak ikas ditzaten, SEMBRA etxe kataluniarrari esker, tailer atsegin eta hezitzaile hau antolatu dugu.

Familiei zuzendutako tailer honetan indaba eta ekilore landare bana ereingo du haur bakoitzak. Era praktikoan ikasiko ditugu nola ereiten diren landareak, nola zaindu behar diren hazi daitezen, noiz jaso ahal izango dugun ereindakoaren fruitua, zein landare erein dezakegun urtaro bakoitzean, etab.

5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da eta leku faltagatik, aurretik izena eman beharko da. Horretarako, Bergarako elkar liburu-dendan bertan eman dezakezue izena ala aretoa@elkar.eus helbidera idatzita. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina