The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa

The  Icer  Company  ‘Belurbe’  diskoaren  aurkezpena  +  akustikoa
Click to view map
Noiz:
martxoa 4, 2017 @ 6:30 pm – 7:30 pm
2017-03-04T18:30:00+01:00
2017-03-04T19:30:00+01:00
Non:
elkar aretoa (Baiona)
Place de l'Arsenal
64100 Bayonne
Francia

Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.

Orain, taldea disko berriarekin dator: Balurbe. Eta martxoaren 4ean Baionako elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!

Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina