The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa
Calle Comedias
14, 31001 Pamplona, Navarra
España
Iruñean, 2013-ean sortuta, The Icer Company Iker Ziaren proiektu pertsonala bezala aurkeztu zen, Arima Sutan taldean zazpi urtez egondako musikaria izan zena. Taldetik kanpo aro pertsonal zail batean kantuak sortzen joan zen bere kabuz. Eta etxean eginiko grabazio xume bat zena, proiektu serio bilakatu zen: Arkaitz Ezkai, baterian; Rubén Matilla, kitarran, eta Xabier Valverde, baxuan, sortu zuten talde finkoa eta emaitza, Ur abisalen expedizioa diskoa izan zen. Lan honek bidai metaforiko bat proposatzen zuen, bakoitzaren ozeano pertsonal sakonenetik doan bidaia.
Orain, taldea disko berriarekin dator: Belurbe. Eta otsailaren 24an Iruñeako elkar aretoan disko berri honen aurkezpenaz eta akustikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Animatu zaitezte!
Azken lanaren teaserra hemen ikusi dezakezue.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Bidari Arte ‘Letra Txikia’ Prentsaurrekoa.
- The Icer Company ‘Belurbe’ diskoaren aurkezpena + akustikoa →