komikia igo


Zure lana bidali nahi baduzu, datu guztiak bete itzazu. Bidalketa egin ondoren mezu bat iritsiko zaizu.

OHARRAK

  • Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko.

  • Epaimahaiak baloratuko ditu lanen originaltasuna, kalitatea eta emandako ipuin, ilustrazio edo gaiaren esentzia jasotzea. Epaimahaia haur eta gazte literaturan aditu diren lagunek osatuko dute.

  • Aurkeztutako lanak, bai ilustrazioak, bai ipuinak edo baita komiki edo binetak ere, EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren jabetzara pasako dira eta beraz, ez dira itzuliko.

  • Partaideen datuak EUSKAL KULTURGINTZA SA-ren tratamendu sistemetan gordeko dira lehiaketa hau kudeatzeko eta bere legezko eginkizunak burutzeko. Interesdunak datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta datuen portabilitatea eska dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko da helbide honetara: ELKAR, Haizpea Poligonoa, 1 – 20150 Aduna (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: dblo-lopd@elkar.eus. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten bada, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da. Honen inguruan informazio zehatzagoa jakin nahi baduzu gure Pribatutasun Politika irakurri dezakezu hemen klik eginez.

  • Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da partaideek euren gurasoen (edo legezko tutoreen) baimena eta onespena izatea.

  • Ilustrazio finalistak Aieteko Kultur Etxean erakutsiko dira udaran zehar.

  • Maiatzaren 27a baino lehen jakinaraziko dira saridunen izenak.

  • Saridunen argazkiak eta izen abizenak komunikabide desberdinetan argitaratuak izan daitezke (bai paperez bai baliabide elektronikoak erabilita).

  • Sari banaketaren lekua eta data aldez aurretik jakinaraziko da.

  • Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.

  • Kontaktua: lehiaketa@elkar.eus

Your browser doesn't have Flash, Silverlight or HTML5 support.