16. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa

2024ko maiatzaren 18an egin genuen 16. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziren, edizio honetako saritu gehienak eta baita beraien familiako kideak ere. Guztiak pozik agertu ziren ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu.

Aurten ere partaidetza izugarria izan da. Izan ere, 9.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: 4.300 ipuin jaso ditugu, 5.100 ilustrazio eta 940 komiki, gutxi gora behera. Gainera, beste urte batez jasotako lanen maila oso altua izan da.

Saria jasotzen lehenak, gaztetxoenak izan ziren, alegia, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri ase ezina ipuina ilustrazio bilakatu behar zutenekin:

ILUSTRAZIOA

A MAILA

ILUSTRAZIOA

B MAILA

ILUSTRAZIOA

C MAILA

Ane Bosch (1. Saria)

Maialen Allika (1. Saria) Erik Garcia (1. Saria)
Ibai Dominguez (2. Saria) Laia Zubillaga (2. Saria) Ager Calvo (2. Saria)

Ondoren, Raquel Samitierrek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatutakoek jaso zuten saria:

IPUINA

D MAILA

IPUINA

E MAILA

Aiora Etxezarreta (1.Saria) Harriet Mitxelena (1. Saria)
Manex Bikuña (2.Saria) Mireia Sagarra (2. Saria)

Kategorietako sariekin amaitzeko, komikietako irabazleek sariak jaso zituzten:

KOMIKIA

F

Irati Gallastegui (1.Saria)
Izaro Salazar (2. Saria)

Azkenik, urtero bezala lehiaketa honetan kolaboratu duten Laboral Kutxa eta Irrien Lagunak-ek emandako sariak banatu genituen. Hauek zozketa bidez aukeratzen ditugu, parte-hartzea eskertzeko asmoz:

LABORAL KUTXAk emandako sariak ikasgela guztiarentzat txango baterako dirulaguntza

Irrien Lagunak emandako sariak
Aiara Antoñana Mikel Gonzalez
Ane Arratibel Arhane Zabaleta
Aldaialde eskola Malen Egurbide
  Jon Mendikute (Opari sorpresaren irabazlea)

Eskerrik asko edizio honetan parte hartu duzuen guztiei eta zorionak irabazleei!

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina