Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka sortu dute

Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute.

 

Bi urteetarik behin antolatuko da eta 6.000 euroko diru kopuru gordina emanen zaio dagozkion zergak barne), epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

elkar 50 URTE KULTURGINTZAN, HERRIGINTZAN

Mikel Esnal, Jose Mari Sors eta Olatz Osa, elkar-eko Adunako egoitzan

elkar Fundazioak 50. urteurrenaren berri eman eta bere egoitza berria ezagutzera emateko agerraldia egin du gaur goizean. Adunako egoitza berrian, Joxemari Sors, elkar Fundazioko lehendakaria, Olatz Osa, Elkar argitaletxeko zuzendaria eta Mikel Esnal, elkar Taldeko zuzendari-kudeatzailea agertu dira hedabideen aurrean. (Irakurri +)

13. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa elkar aretoan

13. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin genuen larunbatean Donostiako elkar aretoan, 11:00etan. Irabazleak aretora gerturatzen ziren bezala, urduritasuna eta lotsa puntua igartzen zitzaien haur zein nerabeen aurpegian, euren familiartekoen ondoan. (Irakurri +)

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena dela-eta, egitasmoak aurkeztu dira

Gaur goizean Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatuko diren egitasmoak aurkeztu dira Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Bi helbururekin: batetik, Martin Ugalde gogora ekartzea, euskal kulturari egindako ekarpen handiagatik; bestetik, baliatu nahi izan da urteurren borobil hau Ugalderen lana berriro azaleratzeko, erakusteko eta edonoren eskura jartzeko.

Martin Ugalde jaioa zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n, eta jada abiatuta daude hainbat ekimen hura gogoratzeko:

  • Euskal Idazleen elkarteak Itsasargiak egitasmoaren baitan, Martin Ugalderen bi ipuin podcast bihurtu ditu Donostia Kulturaren laguntzarekin. Itsasargiak ekimenak garai zailenetan iparrorratz izan ziren idazleei gorazarre egitea du helburu. Euskal Idazleen Elkarteak sortu eta Donostia Kulturak lagunduko duen asmo honetan, lehen omendua Martin Ugalde izango da aurten beteko dira-eta 100 urte jaio zela. Mantal Urdina eta Gizontzarra ipuinak podcast bihurtuz eta sarean zabalduz gogoratu dute Martin Ugalde, Liburuaren Nazioarteko Egunean egin zen grabaketan. Ahotsak: Garbiñe Ubeda, Inazio Mujika, Anjel Lertxundi, Garazi Kamio, Koldo Izagirre, eta Arantxa Urretabizkaia.
  • Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatuta, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Zuloaga Etxean Martin Ugalderi eskainitako txokoan Itzulera baten historia liburuaren zenbait pasarte irakurri zituzten bertaratutakoek.

(Irakurri +)

Ibilbideari eta proiektuari elkar Sariak izendatu dira

Beñat Gaztelumendi (Bertsozaleen Elkartea) eta Miren Berasategi (Lotura Films)

elkar Fundazioak urtero banatzen ditu elkar Sariak: Ibilbideari saria urtero, eta Proiektuari saria Joseba Jaka bekarekin batera bi urtetik behin, txandaka. Aurtengoan, Ibilbideari elkar Saria Bertsozaleen Elkarteari eman zaio; eta Proiektuari saria, berriz, Lotura Films ekoiztetxeak jasoko du, Lur eta Amets filma eta telesailaren jarraipen proiektua lantzeko.

 

 

(Irakurri +)

EKE-Elkar literatura bekaren oinarriak

elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute.

Bi urteetarik behin antolatuko da eta 6.000 euroko diru kopurua emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, eskatu generoan egiteko xedeak aurkeztu litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo obra batetik moldatuak ez direnak.

Bi urtetarik, idazlanaren generoa aldatuko da.

2021eko deialdi honentzat, komikia edo nobela grafikoa izanen da generoa. (Irakurri +)