13. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa elkar aretoan

13. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa egin genuen larunbatean Donostiako elkar aretoan, 11:00etan. Irabazleak aretora gerturatzen ziren bezala, urduritasuna eta lotsa puntua igartzen zitzaien haur zein nerabeen aurpegian, euren familiartekoen ondoan.

Ordua jo orduko hasi zen sari banaketa. Lehenik eskertze-hitzak azken urteetan bidelagun izan diren Laboral Kutxa eta Irrien Lagunaki; bigarrenik, aipamen berezia Elkano Fundazioari, Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte beteko direnean; itsasontziak, itsasoko bizitzak eta munduari birak lehiaketa markatu dute; eta azkenik, elkar Fundazioak parte hartu duten haur, gazte eta ikastetxe guztiak eskertu ditu. 

Aipatutako itsasoaren ildoa erreferentzia gisa hartuta, Lur Gallastegik “Munduari bira pastel batean” ipuina sortu zuen 13. lehiaketa honetako lehenengo pieza garrantzitsu bezala. Lan honetan oinarrituta, txikienek, HH4tik LH4ra ilustrazioa sortu behar izan dute; bigarren atalaren oinarri, hau da, ipuina idatzi behar zutenek, LH4tik DBH2ra, Adur Larrearen ilustrazioan oinarrituta lan egin dute; eta azkenik, “bizitza itsasontzian” komikia edo biñeta lantzeko gaia izan da, DBH2tik DBH4koentzat.

Zehaztutako hiru kategoriak kontuan hartuta, 11.000 lan jaso ditugu Euskal Herri guztitik, eta horietatik irabazle izendatu diren kasik guztiak larunbatean Donostian izan ziren. Ondorengoak izan dira aurtengo edizio honetako irabazleak:

A mailan: Lorea Ferro (irabazlea); Maylen Melerio (bigarrena)

B mailan: Nicolas Lezana (irabazea); Eñaut Zarautz (bigarrena)

C mailan: Nora Ansorena (irabazlea); Naroa Telletxea (bigarrena)
D mailan: Enare-Graxi Barandiaran (irabazlea); Haritza Oiartzabal (bigarrena)

E mailan: Lucia Alonso (irabazlea); Lide Larrea (bigarrena)

F mailan: Irati Aldazabal (irabazlea); Aiala Garabieta (bigarrena)

ZOZKETA BIDEZ SUERTATUTAKO IRABAZLEAK:

LABORAL KUTXA: Basque Culinary Center-era bisita gidatua

Sare Uriarte (Larremendi ikastetxea)

Jone Miquelestorena (Dona Maria kolegioa)

IRRIEN LAGUNAK:
Uxue Garcia (Tantirumairu ikastola, Lesaka) (Ikuskizuna)

Irria aldizkariaren harpidetza: Magali Azula, Maitane Alvarez, Egoitz Peña

 

Lan irabazleak eta finalistak gelditu direnak Aieteko Kultur Etxean ikusgai egongo dira ekainaren 22tik irailaren 12 arte.

 

13. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako IRABAZLEAK

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina