11.elkar Sketch urriaren 22an ospatuko da Iruñean

Elkar-ek 11.elkar Sketch antolatu du beste urte betez eta edizio berria Iruñean ospatuko dugu, datorren urriaren 22an, larunbata. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta urriaren 20ra arte izango duzu izena emateko aukera.

  • IZEN-EMATEA: Izen-ematea inkesta honetan, edo Iruñeako elkar liburu-dendatan egin ahalko da, urriaren 20a baino lehen. Plazak mugatuak dira, beraz, arin ibili!
  • ELKARSKETCH IRUÑEA MARATOIA: Urriaren 22an, larunbatean, goizeko 9:30ak eta 11:00ak bitartean Iruñeako Leire kaleko elkar liburu-dendara gerturatu beharko da. Bertan maratoian parte hartzeko materiala banatuko da: MOLESKINE koaderno konpultsatu bat, MOLESKINE arkatz bat, Media Luna Tabernan jasotzeko hamaiketakorako txartela eta Gasteizko mapa bat. Arratsaldeko 18:30ak arte izango dute lehiakideek marrazteko epea. Ordu hori baino lehen utzi beharko dute koadernoa elkar liburu-dendan.
  • MAPA ETA EGUNEKO LANA: Emango dugun hiriaren mapan, adierazitako lau zonaldeak marraztu beharko dira nahitaez:
    -Zabalguneko merkatua
    -Media Luna parkea
    -Gazteluko Plaza
    -Goikoetxea Jauregia
    Lehiakide bakoitzak lau leku hauetako bakoitzean marrazki bana egin beharko du gutxienez, baina hauez gain, Iruñearekin zerikusia duten nahi adina marrazki aurkeztu ditzake libreta berean: barrukaldeak, kanpokaldeak, subjektuak, objektuak, eszenak, etab. ADI!! 12:00ak eta 12:30ak artean Media Luna tabernako parkean egingo dugu zita talde-argazki bat atera eta hamaiketako bat ere izango da guztientzat. Ez huts egin!
  • ZEIN TEKNIKA ERABILI BEHAR DA? elkarrek lehiakide bakoitzari MOLESKINE koaderno eta arkatz bana emango dio. Derrigorrezkoa izango da marrazkiak MOLESKINE koadernoan egitea, baina marrazketa teknika guztiz librea da. Nahi diren margo eta materialak erabil daitezke, eta MOLESKINE arkatza erabiltzea aukerakoa izango da.
  • KATEGORIAK ETA SARIAK:
    1. Kategoria: 16 urtetik gorako helduak (2005ean edo lehenago jaiotakoak).
    2. Kategoria: 10-15 urte bitarteko gaztetxoak (2006 eta 2011 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
    3. Kategoria: 10 urtetik beherako haurrak (2012ean edo hortik aurrera jaiotakoak).

           Ondorengo sariak emango dira:
            -Helduen koaderno onenari saria: 100€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.
            -Gazte-koaderno onenari saria: 70€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.
            -Haur-koaderno onenari saria: 50€ko elkar opari txartela + MOLESKINE saria.

  • LANAK ETA ESKUBIDEAK: Parte-hartzaileek marraztutako MOLESKINE libretako irudien eskubideak, maratoira aurkeztean, elkarrenak izango dira. Irudi hauek departamentuaren promoziorako, maratoia beraren promoziorako edo erakusketa bat antolatzeko erabili ahal izango dira. Hala ere, lehiaketa amaitu eta bi hilabetera, marrazkilariak bere koadernoa berreskuratu ahal izango du, hala eskatuz gero, elkar liburu-denda batean jasota. Maratoian parte-hartzeak arauen onarpen osoa suposatzen du.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina