Bueltan dira Arte Ederren jardunaldiak

2017an egin genituen azken Arte Ederren jardunaldiak. Bost urteren ostean eta pandemia bat tarteko, urrian zehar hainbat hitzordu antolatu ditugu, Arte Ederrekiko zaletasuna duten pertsonei zuzenduta, batez ere. Arte Ederretako bost etxe izango dira jardunaldietako protagonistak: Posca, Tambow, Playcolor, Talens eta Faber Castell. Posca eta Faber Castell etxeekin bi ikastaro egingo ditugu eta gainontzeko etxeekin, bakarra. Ikastaroak, elkar sareko hiru dendetan egingo dira: elkar San Prudentzion (Gasteiz), elkar Poza (Bilbo) eta elkar Comedias (Iruñea).

EGUNA
IKASTAROA DENDA
ORDUA
IRAKASLEA
2022-10-04

POSCA

Ehungintzako ilustrazioa

elkar Poza (Bilbo) 17:30 Asier Iturralde “Gaston”
2022-10-07

POSCA

Ehungintzako ilustrazioa

elkar San Prudencio (Vitoria-Gasteiz) 17:30 Asier Iturralde “Gaston”
2022-10-08

PLAYCOLOR

Haur sormena

elkar San Prudencio (Vitoria-Gasteiz) 17:30

Monitore bat

Un monitor

2022-10-14

TOMBOW

Lettering hastapena

elkar Comedias (Iruñea-Pamplona) 17:30

Silvia Garisoain

 

2022-10-18

TALENS

Acuarela floral

 elkar Poza (Bilbo) 17:30 

Bea Aparicio

2022-10-19

FABER CASTELL

Kaleko ilustrazioa

elkar Poza (Bilbo) 17:30

Josu Maroto

2022-10-20

FABER CASTELL

Kaleko ilustrazioa

elkar San Prudencio (Vitoria-Gasteiz) 17:30 Josu Maroto

Ikastaroetan parte hartzeko, aurrez izena eman behar da. Horretarako, izen-ematea@elkar.eus helbidera mezu bat bidali behar duzue eta adierazi, zein ikastaroetan parte hartu nahiko zenuketen. Ikastaro bakoitzean gehienez, 15 pertsonek izango dute parte hartzeko aukera eta partaide bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu, baina horiei dendan gastatzeko bono bat oparituko zaie.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina