Elkar Taldearentzat izango da Gipuzkoako 2022ko Urrezko Domina

Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak elkar bisitatzen bertako arduradunekin batera (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Elkar Taldeak jasoko du Gipuzkoako 2022ko Urrezko Domina, Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak gaur ebatzi duenez. “Elkar Taldea euskara eta euskal kultura ardatz dituen erakundea da, eta euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzea da xedea, enpresa eta ekonomia, euskara eta euskal kulturaren zerbitzura jarriz. 50 urte daramatza honetan eta, hau guztiagatik, Foru Aldundiak gure lurralde historikoko bereizgarri gorena eman nahi dio, Gipuzkoaren izenean egin dezakeen omenaldirik eta aitortzarik handiena”, azaldu du Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Abenduan emango zaio bereizgarria, Aldundia bertan egingo den ekitaldi batean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina