“Erretzaile damutuen konpainia” Aingeru Epaltzaren eskutik

Erretzaile damutuen konpainia, egungo Iruñean giroturiko eleberri beltz eta aldi berean umoretsua kaleratu du Aingeru Epaltzak, Edu Saragueta kazetari desastrea, egiazko antiheroia berreskuratzen duena.

erretzaile damutuen konpainia - Aingeru Epaltza Ruiz De AldaUrteak nobela bat idatzi gabe…

Duela bederatzi urte plazaratu nuen Gure Jerusalem galdua, trilogia historiko baten azken partea, eta geroztik narrazio liburu bat baizik ez dut atera, Mendi joak. Bistan denez, mantsoago eta neketsuago ibiltzen naiz orain. Beharbada, besterik gabe, alfertu egin naiz.

Oraingoan, historiako zirrikituak utzita, egungo gizartera itzuli zara, Rock’n’Roll nobela mitikoko protagonista berrartuz…

Aspaldi nuen Edu Saragueta kazetari desastrea berriz ere dantzan jartzeko asmoa. Hogei urte zaharragoa ageri da oraingoan, baina lehengo lepotik du burua: trakets eta zorte txarreko lan eta larru kontuetan, eta bilatu gabe saltsa gaiztoetan sartzeko abileziaz ederki horniturik. Geografia ere ez da aldatu, Iruñean gertatzen da guztia, modu esplizituan oraingoan, izen abizen eta guzti. Bestalde, lehen pertsonatik hirugarrenera jauzi egin badut ere, tonu ironiko, aldizka umoretsu eta mikatz bera erabili dut.

Hala ere, denbora honetan asko aldatu da Edu Saragueta, baita nafar jendartea ere.

Eduk lagunarte berria du, osasunaz kezkatuagoa. Ibiltzera ateratzen da, tabakoa utzi du, drogak ere bai, edan eta jan neurriz egitera saiatzen da, gimnasio bateko bezero bilakatu da… Beste kontu bat da horrek guz tiak zen bateraino laguntzen dion. Testuinguruari dagokionez, Nafarroa zuria Nafarroa koloreanitzak ordezkatu du. Nobelan, Eduk emi gra zio a ren errealitatearekin topo egin du langabeziak Arro sadia auzora egotzi baitu. Han “na far nafar” bakarra da bere etxe bloke guztian.

Erregistro ugari uztartu dituzu testuan: nobela beltza, komedia urbanoa, erretratu soziologikoa…

Mazedonia polita antolatu dut, eta ez dakit zein osagai nagusitzen den. Joko politikoari eta soziolinguistikari ere ez diet ihes egin. Nahas mahas horretan, Edu deskalabruz deskalabru doa, bere inguruan saretu den bilbean katramilatuta.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina