Imanol Pradales Lehendakariak elkarren Adunako egoitza bisitatu du

Argazkia: Irekia

Imanol Pradales Lehendakaria elkarren Adunako egoitzan izan da gaur goizean. Harekin batera, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere izan da. Lehenik elkar Fundazioko kide diren Joanmari Larrarte, Mikel Esnal eta Julen Arrizabalagak bilera izan dute lehendakari eta sailuburuarekin eta ostean, instalazioak ikusi dituzte.

Bilera horretan, elkar Fundazioak bere erronkak eta euskal kulturarekiko dituen kezkak partekatu ditu. Lehendakariak bere aldetik, elkar Taldearen mende erdi luze honetan urratu duen bide emankorra goraipatu du. Pradalesek azpimarratu du elkarren ibilbidean beti egon dela erakunde publiko eta enpresa pribatuen arteko elkarlana eta erakunde publikoek, oro har, eta Jaurlaritzak, zehazki, urte hauetan guztietan bidelagun izan dutela ere nabarmendu du: “Zuen helburuak eta gureak guztiz lerrokatuta daude”.

Gauzak horrela, mundu globalizatuan gure hizkuntza eta baloreen transmisioan herri estrategia egokiak elkarlanean aktibatzeko beharraz ohartarazi du Lehendakariak.

Horren ostean, Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariekin bilera egin dute Pradalesek eta Bengoetxeak.

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina