Joanmari Larrarte Telletxea elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari berria

Joanmari Larrarte Telletxea izendatu dute elkar Fundazioko Patronatuko lehendakari. 2014tik lehendakari izan den Joxemari Sors Bagüésen lekua hartuko du Larrartek. Sorsek patronatuko kide izaten jarraituko du lehendakari izateari utzita.

Joanmari Larrarte Telletxea (Hernani, 1967) Euskal Filologian lizentziatua da eta bere ibilbide profesionala euskara eta euskal kulturaren eremuan egin du.

AEK-n aritu zen 1987tik 1999ra, irasle izateaz gain hainbat ardura zain zituen bertan. Ondoren, Egunkarian hasi zen lanean, eta han ari zela Martin Ugalde Kultur Parkearen sorreran hartu zuen parte. 2003an, Egunkaria itxi ondoren, Berrian hasi zen eta bertako kontseilari ordezkaria izan zen hamar urtez 2013ra arte. Berrian jarraitu zuen lanean marketin sailean 2015era arte eta ondoren Elkar Taldera pasa zen. Azken urtetan Elkarren egin du lan, Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria izan da eta argitaletxean ere aritu da edizio-koordinazio lanetan.  2020tik Jakin Fundazioko lehendakaria da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina