Adania Shibli “Detaile xume bat” liburuari buruz

detaile xume bat - Adania Shibli1948ko arabiar israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo palestinar exodoa. Handik urtebete pasatxora, 1949ko udan, Israelgo estatu sortu berriak destakamentu militar bat bidali zuen Negev basamortura Egiptorekiko hegoaldeko muga zaintzeko, baita ingurua arakatzeko ere, han gelditzen ziren arabiarren bila. Espedizio horietako batean, soldaduek beduino talde bat aurkitu zuten, eta aurkikuntza hura krimen baten abiapuntua izan zen.

Zenbait hamarkada geroago, XXI. mendearen hasieran, emakume palestinar batek gertakari horri buruzko artikulu batekin egin du topo, eta, harekin lotutako detaile xume batekin obsesionaturik, bidaia arriskutsu bati helduko dio lurralde okupatuetan zehar, egiaren bila.

Ane Irazabalek liburuaren hitzaurrean idatzi duen bezala, Adania Shibliren liburu honek eguneroko indarkeria sistematikoari ahotsa ematen dio eta bidaia bat balitz bezala planteatzen du, alegia, hilketa anker baten klabeak argitzeko asmoz, egiaren bila, antolatutako bidaia da. Palestinako historiaren azken 75 urteak detaile txikiez osatutako puzzle bat dira. Hedabideen lerroburuak bete ez dituz ten emakume, haur eta gizonen istorioek eta izen abizenek bete dituzte. “Soldadu israeldarrei gaizki erantzun die”, “Unibertsitatean grebak antolatu ditu”, “Harriak botatzen ari zen”…, edozein arrazoi txikiren gatik atxilotuak edo “kolpekari errazaren” biktimak izan diren herritarren zerrenda amaigabea da. Eta azkenaren azkenak, ahanz turarik umiliagarriena pairatu dutenak, Palestinako be duinoak izan dira. Batez ere, emakumeak. Sionismoaren proiektu kolonialak behe mailako gizakitzat jo ditu palestinarrak eta are gehiago beduinoak.

Liburu honetan, Shiblik historiaren pasarte beltz ezezagun horri heltzen dio eta iraganera egindako sosegurik gabeko bidaia aurkezten du. Detaile xume baten bidez, palestinarrek jasaten duten garbiketa etnikoaren sustraietara doa eta maisuki erakusten du Israelek azkeneraino eraman duela egintza burutuen politika. Zalantzarik balego, Shiblik muturren aurrean jartzen digu gatazka hau ez zela 2023ko urriaren 7an hasi.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina