Sexu-heziketarako bilduma, haurtzarotik nerabezarora

Gure gorputzak txiki txikitatik pizten digu jakin mina: Zer da hau? Eta, zertarako balio du? Haurrek galdera mordoa izaten dute beren aluaren eta zakilaren inguruan eta, nerabezarora hurbiltzen joan ahala, unibertsala da gorputzaren superbotereak ezagutzeko gogoa sentitzea.

Sarri ez da erraza ezagutza hori taburik eta aurreiritzirik gabe jasotzea, eta horretara dator bilduma hau: haurrak eta nerabeak beren sexualitatea ongizatez, errespetuz eta naturaltasunez bizi de zaten ahalbidetzera.

Lau urtetik gorako haurrentzat sortuak, etxeko txikienekin sexualitatez hitz egiten hasteko tresna dira Alua du izena! eta Zakila du izena! Guraso eta hezitzai leei eskainitako gida ere badakar te, gainera, zalantzak eta galderak erantzunez.

Bilduma osatuz, Hilekoa mundiala da eta Semena mundiala da lanek beren gorputza sakon sakonean eta aske be hatzera eta ezagutzera gonbidatuko ditu bederatzi urtetik gorako gaztetxoak. Ikuspegi fisiologiko, emozional zein etikotik, beharbada egitera ausartzen ez diren galdera askoren erantzunak izango dituzte liburuotan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina